Amaitu da Ajuriaseko III. Eskupilota Txapelketa
Hirugarren urtez, eskupilota txapelketa egin dute Ajuriasen (Muxika). Hiru asteburutan, benjaminen eta infantilen partidak hartu ditu Ajuriaseko frontoiak, eta atzo jokatu zuten finala. Gernika-Lumoko eta Munitibarreko eskupilota eskoletako umeak batzen dituen txapelketak baditu irabazleak. Hain zuzen, benjaminen mailan, Astoreka eta Ojinaga bikotea gailendu zaie Gonzalez de Audikana eta Domingezi (22-20). Infantilen mailan, barriz, Munitibarko GarroI eta Garro II izan dira nagusi Betanzos eta Izagirre gernikarren aurrean (22-20).