Lanbide Ekimenak-ek eraikuntzari zuzendutako elkarte bat sortu du
Lanbide Ekimenak erakundeak Irekur elkartea sortu du, eraikuntza sektoreko enpresak batuz, euren lehiakortasuna hobetzeko, eskualdeko agenteen artean ezagutza-trukea eragiteko eta berrikuntza sustatzeko, besteak beste.
Busturialdeko eraikuntza sektoreko bederatzi enpresek osatzen dute Irekur elkartea: Prefabricados Leceagak, Xabier Pagazaurtundua arkitektoak, Arzanegi Arquitecturak, Bengozarra Eraikuntza Metalikoak 1963k, Argibidek, Argi-Ola Elektrizitateak, Barristuk, Estudio Gorka Uria Uncetak eta Lanbide Ekimenek.
«Urdaibaiko Erreserban gaudela kontuan hartuta, eraikuntza jasangarriaren alde lan egiteko be» sortu dute aipatu elkartea, Lanbide Ekimenak tokigarapenerako agentziak azaldu legez.
Elkarlanean oinarritutako proiektuak garatzeko ekimena da, eraikuntza enpresak hobetzeko aukera izan dezaten; gainera, merkatuaren beharrizanei erantzungo dieten enpresa-haztegietan be sakondu dezake.
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Irekur elkartea dagoeneko Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko kidea da. Gainera, aipatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak antolatutako hainbat berrikuntza foroetan parte hartu du; besteak beste, Innovanet-en.