Julen Erezumak egingo du bertsotan kanporaketa faseko azken saioan
Kanporaketa faseko azken txanpan sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, azken saioa izango baitu asteburu honetan jokatuko dena. Zornotzako Zelaieta zentroak hartuko du oraingoan bertso saioa, domekan, eta Julen Erezuma gernikarra izango da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkari bakarra oholtza gainean. Hirugarrenez parte hartu du Erezumak Busturialdeko txapelketan, baina Bizkaikoan bigarrenez abestuko du. Bosgarren eta azken kanporaketa saioa den horretan, Oihana Bartra bilbotarra, Josu Gotzon Landeta getxoztarra, Unai Ormaetxea zornotzarra, Aitor Arrutia artzentalestarra eta Asier Legarreta meñakarra izango ditu Erezumak aurrez aurre. Zortziko nagusian eta txikian ofiziotan hiruna bertso osatu beharko dituzte bertsolariek lehenengo, eta bakarkako lanean, puntua emanda, bertso bi egin beharko dituzte zortziko handian, eta bat zortziko txikian. Kartzelako lanagaz bukatuko da saioa. Kasu horretan, gaia emanda hiru bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Maite Berriozabal ariko da gai jartzaile lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Ander Txakartegi, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira. 17:30ean hasiko da saioa, eta erabakiorra izango da, emaitzen arabera jakingo baita zein hamar bertsolari izango diren 2010eko finalistekin batera finalaurrekoetan. Iratxe Ibarra markina-xemeindarra Berriatuko saioan nagusitu zenez, eta Ibon Ajuria gernikarra Balmasedakoan, biak egongo dira finalaurrekoetan. Haiekin batera egongo da Onintza Enbeita muxikarra be, 2010eko finalista izateagatik. www.bertsosarrerak.eu webgunean [...]
Kanporaketa faseko azken txanpan sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, azken saioa izango baitu asteburu honetan jokatuko dena. Zornotzako Zelaieta zentroak hartuko du oraingoan bertso saioa, domekan, eta Julen Erezuma gernikarra izango da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkari bakarra oholtza gainean. Hirugarrenez parte hartu du Erezumak Busturialdeko txapelketan, baina Bizkaikoan bigarrenez abestuko du.
Bosgarren eta azken kanporaketa saioa den horretan, Oihana Bartra bilbotarra, Josu Gotzon Landeta getxoztarra, Unai Ormaetxea zornotzarra, Aitor Arrutia artzentalestarra eta Asier Legarreta meñakarra izango ditu Erezumak aurrez aurre.
Zortziko nagusian eta txikian ofiziotan hiruna bertso osatu beharko dituzte bertsolariek lehenengo, eta bakarkako lanean, puntua emanda, bertso bi egin beharko dituzte zortziko handian, eta bat zortziko txikian. Kartzelako lanagaz bukatuko da saioa. Kasu horretan, gaia emanda hiru bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Maite Berriozabal ariko da gai jartzaile lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Ander Txakartegi, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira.
17:30ean hasiko da saioa, eta erabakiorra izango da, emaitzen arabera jakingo baita zein hamar bertsolari izango diren 2010eko finalistekin batera finalaurrekoetan. Iratxe Ibarra markina-xemeindarra Berriatuko saioan nagusitu zenez, eta Ibon Ajuria gernikarra Balmasedakoan, biak egongo dira finalaurrekoetan. Haiekin batera egongo da Onintza Enbeita muxikarra be, 2010eko finalista izateagatik.
www.bertsosarrerak.eu webgunean eskuratu daitezke finalaurreetako eta finaleko sarrerak.