Herriko tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora aterako du Gautegiz Arteagako udalak
Gautegiz Arteagako Udalak herriko tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzea onartu du azken osoko bilkuran. Besteak beste, herrian lana sortzearen eta gizarte mugimendua biziberritzearen alde egin gura du Gautegiz Arteagako Udalak, eta, horreg...
Gautegiz Arteagako Udalak herriko tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzea onartu du azken osoko bilkuran.
Besteak beste, herrian lana sortzearen eta gizarte mugimendua biziberritzearen alde egin gura du Gautegiz Arteagako Udalak, eta, horregatik, datozen lau urteeei begira, lehiaketara aterako du tabernaren kudeaketa.
Kontsezioa lortu nahi duenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean berria argitaratzen denetik 26 eguneko epea izango du Gautegiz Arteagako udaletxean eskaerak aurkezteko. Horrez gain, prozeduraren barri jakin nahi duenak udaletxean bertan izango du horretarako aukera.
Taberna herriko erdigunean kokatuta dago, udaletxearen azpian eta autobus geralekuaren parez pare, hain zuzen be. Jantoki zabala eta barra edarra ditu, gainera.