Herriko gazteekin elkarlanean, Gazte Plana diseinatuko du Busturiko Udalak
Herriko gazteekin elkarlanean, Busturiko Udalak Gazte Plana garatu gura du. Horregatik, domekarako Gazte Foroa deitu dute. Bertan Busturiko gazteen egoeraz ariko dira besteren artean, «Busturiko egoera zehatza zein den haunartzeko eta alternatibaik eraikitzeko». Urremendi Landa Garapenerako Gazte Planaren baitan egon zen Busturiko Udala iaz arte, «handik ateratzea erabaki genuen Busturiko Gazte Plan propioa garatzeko asmoa genuelako. Busturiko gazteengandik sortua eta Busturiko gazteentzako, hain zuzen be. Gainera, hori egiteko asmoz gure programan jasota zegoen», azaldu du Miren Fatima Malaxetxebarria Busturiko alkateak. Gazte Plan hori eratzen joateko lehenengo Gazte Foroa deitu dute domekarako. 18:00etan ipini dute hitzordua Axpe auzoko Aingerubide Kultur Etxean. Etorkizunerako asmoak Gazteekin batzartuko direla azaldu du alkateak, «beraien beharrizanak zuzenean jasotzeko eta etorkizunera begira zein asmo dituzten jakiteko, besteak beste. Bertatik ateratakoarekin eta beraiekin batera eta hori da garrantzitsuena, batera egingo dugula, Busturiko Gazteentzako Plana diseinatuko dugu». Malaxetxebarriak jakinarazi duen moduan, iazko aurrekontuetan Gazte Plan hori diseinatzeko diru kantitate bat zuzendu zuten, halanda be, «oraindik ez da gauzatu». Herriko gazteak «oso aktiboak eta parte hartzaileak» direla nabarmendu du alkateak, «herrian egiten diren gauza guztietan laguntzen dute, gauza askorekin arduratzen dira baina zuzenean lan hori egiteko ez gara oraindik gelditu». Domekan egingo duten Gazte Foro horretatik agian ordezkaritzaren bat atera [...]
Herriko gazteekin elkarlanean, Busturiko Udalak Gazte Plana garatu gura du. Horregatik, domekarako Gazte Foroa deitu dute. Bertan Busturiko gazteen egoeraz ariko dira besteren artean, «Busturiko egoera zehatza zein den haunartzeko eta alternatibaik eraikitzeko».
Urremendi Landa Garapenerako Gazte Planaren baitan egon zen Busturiko Udala iaz arte, «handik ateratzea erabaki genuen Busturiko Gazte Plan propioa garatzeko asmoa genuelako. Busturiko gazteengandik sortua eta Busturiko gazteentzako, hain zuzen be. Gainera, hori egiteko asmoz gure programan jasota zegoen», azaldu du Miren Fatima Malaxetxebarria Busturiko alkateak.
Gazte Plan hori eratzen joateko lehenengo Gazte Foroa deitu dute domekarako. 18:00etan ipini dute hitzordua Axpe auzoko Aingerubide Kultur Etxean.
Etorkizunerako asmoak
Gazteekin batzartuko direla azaldu du alkateak, «beraien beharrizanak zuzenean jasotzeko eta etorkizunera begira zein asmo dituzten jakiteko, besteak beste. Bertatik ateratakoarekin eta beraiekin batera eta hori da garrantzitsuena, batera egingo dugula, Busturiko Gazteentzako Plana diseinatuko dugu».
Malaxetxebarriak jakinarazi duen moduan, iazko aurrekontuetan Gazte Plan hori diseinatzeko diru kantitate bat zuzendu zuten, halanda be, «oraindik ez da gauzatu».
Herriko gazteak «oso aktiboak eta parte hartzaileak» direla nabarmendu du alkateak, «herrian egiten diren gauza guztietan laguntzen dute, gauza askorekin arduratzen dira baina zuzenean lan hori egiteko ez gara oraindik gelditu».
Domekan egingo duten Gazte Foro horretatik agian ordezkaritzaren bat atera beharko dutela zehaztu du Busturiko alkateak, «horrela posible izango da gazteak udalarekin harreman zuzena izatea eta bion arteko elkarlanaz Gazte Plana diseinatzea».