Busturialdeko mankomunitatean sartzeko eskaera formala egitea onartu du Gautegiz Arteagak
Gautegiz Arteagako Udalak Busturialdeko Mankomunitatean sartzeko eskera formala egitea onartu du azken osoko bilkuran. Hala, 2013. urte hasierarako mankomunitateko kidea izatea espero du. Herri hondakinak kudeatzeko dituzten zailtasun orografikoei eta ...
Gautegiz Arteagako Udalak Busturialdeko Mankomunitatean sartzeko eskera formala egitea onartu du azken osoko bilkuran. Hala, 2013. urte hasierarako mankomunitateko kidea izatea espero du.
Herri hondakinak kudeatzeko dituzten zailtasun orografikoei eta ekonomikoei elkarrekin aurre egitea du helburutzat udalak. Asmo horri helduta, era amankomun baten, hondakinen antolaketa, bilketa, tratamendu, eliminazio eta ustiapen zerbitzuek suposatzen dituzten ahaleginak bateratzeko eta partekatzeko aukera izango lukete.
Gautegiz Arteagako Udalak jakinarazi duenez, mankomunitatean sartzean hondakinen kudeaketaren gastuak murriztu ahal izango ditu, eta, era berean, azpiegiturak hobetu, edukiontzi berriei esker.