Txarriboda herrikoia egingo dute Ajangizen hilaren 17an
Kanpantxu auzoko lehenengo txarriboda herrikoia ari dira prestatzen ajangiztarrak azaroaren 17rako. Elkarrekin bazkaldu ondoren, mus txapelketa egingo dute Abi Alai Txokoan, eta izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute. 15:00etan elkartuko ...
Kanpantxu auzoko lehenengo txarriboda herrikoia ari dira prestatzen ajangiztarrak azaroaren 17rako. Elkarrekin bazkaldu ondoren, mus txapelketa egingo dute Abi Alai Txokoan, eta izena aldez aurretik eman behar dela jakinarazi dute.
15:00etan elkartuko dira bazkaltzeko. Sakramentuekin egindako porrusaldak, odolostek, txerri xerrek eta intxaurrek osatuko dute menua, eta kafe eta koparik be ez da faltako.
Mus txapelketa, bestalde, 18:00etan hasiko da. 500 euro eta txapela eroango ditu lehenengo bikoteak, 200 euro bigarrenak eta 50 euro hirugarrenak. Izena emoteko txokora joan beharko da, eta bikoteko 20 euro ordaindu.