‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten piratak espainiaratuko dituzte gaur
Urriaren 10ean Bermeoko ‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten zazpi piratak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte gaur gauean. Djiboutitik Madrila eroango dituzte, hain zuzen. ‘Izurdia’ ontziarn kontrako erasoa gelditzea lortu zuten segurtasun pribatuko agenteek, eta erasoaren barri emon zuten, inguruan zeuden gainontzeko ontziak ohartarazteko. Hala, NATOko ‘Hr Ms Rotterdam’ erasorako ontzi holandarrak piratak preso hartu zituen, eta Espainiako armadako ‘Castilla’ ontziaren esku utzi zituen. ‘Izurdia’ onatziaren jabe den enpresak Auzitegi Nazionalean jarritako demanda dela medio espainiaratuko dituzte ustezko erasotzaileak.
Urriaren 10ean Bermeoko ‘Izurdia’ atunontzia erasotu zuten zazpi piratak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte gaur gauean. Djiboutitik Madrila eroango dituzte, hain zuzen.
‘Izurdia’ ontziarn kontrako erasoa gelditzea lortu zuten segurtasun pribatuko agenteek, eta erasoaren barri emon zuten, inguruan zeuden gainontzeko ontziak ohartarazteko. Hala, NATOko ‘Hr Ms Rotterdam’ erasorako ontzi holandarrak piratak preso hartu zituen, eta Espainiako armadako ‘Castilla’ ontziaren esku utzi zituen.
‘Izurdia’ onatziaren jabe den enpresak Auzitegi Nazionalean jarritako demanda dela medio espainiaratuko dituzte ustezko erasotzaileak.