Errigoitiko iruzur elektoralaren aurrean aldundiak agertu duen “interes falta” salatu du Bilduk
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Errigoitin emon zen iruzur elektoralaren aurrean foru aldundiak erakutsi duen “interes falta” salatu du Bizkaiko Bilduk. iruzur elektorala foru hauteskundeetan emon zenez, aldundia kaltetu zuzena dela us...
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Errigoitin emon zen iruzur elektoralaren aurrean foru aldundiak erakutsi duen “interes falta” salatu du Bizkaiko Bilduk. iruzur elektorala foru hauteskundeetan emon zenez, aldundia kaltetu zuzena dela uste du Bilduk. Horregatik, gertatutakoa aztertzeko konpromisoa har dezala eskatu diote erakunde publikoari, “auzia epaitegietara eroango duen ala ez ebatzi ahal izateko”.
Bizkaiko Bilduren esanetan, udal eta foru hauteskundeetan iruzurra emon zelaren froga ” argi eta ukaezinak” daude; eta Errigoitiko alkate Iñaki Madariagaren kontrako kereila Bilduko zinegotziek aurkeztu duten arren, halako gertakari baten aurrean alderdien arteko desadostasunik ezin daitekeela emon dio Bilduk: “Ezin dugu onartu gainontzeko alderdiek Batzar Nagusietan epaiketa paraleloa burutu nahi dugula esatea”.
Hauteskunde haietan Errigoitin emon zen iruzurrak emaitzetan eragina izan zuela gogorarazi du Bilduk: “Herriak 550 biztanle inguru ditu, eta 32 dira kereilan aipatzen diren errolda faltsuak. Horien artean, alkatearen etxean erroldatu gisa agertu ziren hainbat pertsona. Kopuru horrek goitik behera aldaatu du Errigoitiko egoera politikoa, EAJk zortzi botoren aldeagatik lortu baitzuen laugarren zinegotzia udalean”.