Andra Mari auzoko jolasgunea estaliko du Morgako Udalak
Neguan be erabilgarri egon dadin, Morgako Udalak Andra Mari auzoko jolasgunea estaliko du. Zurezko egitura baten bitartez eta haizeaz babesteko pantaila bati esker, eguraldi txarra dagoenean be erabili ahal izango dela azaldu dute udaletik. Izan be, &#...
Neguan be erabilgarri egon dadin, Morgako Udalak Andra Mari auzoko jolasgunea estaliko du. Zurezko egitura baten bitartez eta haizeaz babesteko pantaila bati esker, eguraldi txarra dagoenean be erabili ahal izango dela azaldu dute udaletik. Izan be, “aire zabalean dagoen aisialdirako gune garrantzitsua” da Andra Mari auzoko jolasgunea, udalaren arabera, baina estali barik egotean haizearen edota hotzaren aurrean ez du babesik. Hori dela eta, neguan gutxi erabiltzen da”. Izan be, azaldu dutenez, tenperatura baxuekin askotan behegaina izoztu egiten da.
Laster hasiko dituzte jolasgunea babesteko lanak, eta obrek 90 egun iraungo dute. Hain zuzen, bost arkupeko zurezko estaldura ipiniko dute, alde bietan zutabeak dituelarik. Haizeaz babesteko kristalezko pantaila bat jarriko dute.
100.708 euro inbertituko ditu udalak obra horretan. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak %80an finantzatuko du.