Sancti Spiritus-eko egoiliarrek jaia egin dute famili artean
Sancti Spiritus Bermeoko Zaharren Egoitzak jaia egin zuen atzo. Jaialdiaren baitan bi egoiliar omendu zituzten, Eloisa Astiazaran eta Miren Bastegieta 96 eta 86 urte dituztenak, hurrenez hurren. Lora sorta bana jaso zuten. Bermeoko Udaleko ordezka...
Sancti Spiritus Bermeoko Zaharren Egoitzak jaia egin zuen atzo. Jaialdiaren baitan bi egoiliar omendu zituzten, Eloisa Astiazaran eta Miren Bastegieta 96 eta 86 urte dituztenak, hurrenez hurren. Lora sorta bana jaso zuten.
Bermeoko Udaleko ordezkariak be bertara hurbildu ziren eta jaialdia Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen agurrarekin hasi zuten. Meza entzuteko aukera be izan zuten eta Bermeoko Abesbatzaren ekitaldia be izan zen. Bestalde, egoiliarrek be parte hartu zuten danborrada eginez.
Azkenik, familia artean bazkaldu zuten. 200 lagun inguru izan ziren elkarrekin bazkaltzen.