Euskal Herriko eta Espainiako 300 nekazari inguru batu dira Plataforma Ruralen topaketan
Plataforma Ruralek antolatuta, gaur hasi da Euskal Herriko eta Espainiako nekazarien topaketa. Antolatzaileek azaldu dutenez, 300 nekazari inguru batzea aurreikusten dute datozen egunetan, Gernika-Lumo nekazaritza eta elikadura burujabetzaren erdigunea bihurtuz. Zortzigarren eztabaida egunean “bizirik dagoen nekazal mundu baten alde” egingo dute parte hartzaileek, nekazaritzaren eta elikaduraren burujabetza defendatuz. Topaketa amaitu bitartean, eztabaidak egingo dituzte, eta bertoko nekazal ustiapenak bisitatuko dituzte. Plataforma Ruraletik diotenez, egungo nekazal eredu kapitalista azkenetan dago, eta aurten kapitalismoaren hileta ospatuko dute. Plataformako kideen ustez, etorkizun barri bat eraikitzeko aukera duen lehen belaunaldia dira eta, hortaz, batzera deitu dituzte elikadura burujabetza defendatzen duten guztiak. Gernika-Lumoko topaketan eredu neoliberaletik kanpo dauden egungo ekimen eta proiektu desberdinak ezagutaraziko dituzte. Plataformakoek diotenez, proiektu horiek ezagutzera emotea aberasgarria izango da, eta datozen bi urteetan ekimen amankomunak martxan jartzea erraztuko du. Nekazaritza burujabetzaren aldeko asteburua hilaren 28an amaituko da, ekitaldi kultural bategaz. Ekitaldi horretan, nekazal mundu bizi baten aldeko foroaren zortzigarren adierazpena irakurriko dute, eta haziak trukatuko dituzte. Amaitzeko, Amparo Sanchez abeslariak zenbait kanta joko ditu Gernika-Lumoko arbolaren ondoan.
Plataforma Ruralek antolatuta, gaur hasi da Euskal Herriko eta Espainiako nekazarien topaketa. Antolatzaileek azaldu dutenez, 300 nekazari inguru batzea aurreikusten dute datozen egunetan, Gernika-Lumo nekazaritza eta elikadura burujabetzaren erdigunea bihurtuz. Zortzigarren eztabaida egunean “bizirik dagoen nekazal mundu baten alde” egingo dute parte hartzaileek, nekazaritzaren eta elikaduraren burujabetza defendatuz. Topaketa amaitu bitartean, eztabaidak egingo dituzte, eta bertoko nekazal ustiapenak bisitatuko dituzte.
Plataforma Ruraletik diotenez, egungo nekazal eredu kapitalista azkenetan dago, eta aurten kapitalismoaren hileta ospatuko dute. Plataformako kideen ustez, etorkizun barri bat eraikitzeko aukera duen lehen belaunaldia dira eta, hortaz, batzera deitu dituzte elikadura burujabetza defendatzen duten guztiak.
Gernika-Lumoko topaketan eredu neoliberaletik kanpo dauden egungo ekimen eta proiektu desberdinak ezagutaraziko dituzte. Plataformakoek diotenez, proiektu horiek ezagutzera emotea aberasgarria izango da, eta datozen bi urteetan ekimen amankomunak martxan jartzea erraztuko du.
Nekazaritza burujabetzaren aldeko asteburua hilaren 28an amaituko da, ekitaldi kultural bategaz. Ekitaldi horretan, nekazal mundu bizi baten aldeko foroaren zortzigarren adierazpena irakurriko dute, eta haziak trukatuko dituzte. Amaitzeko, Amparo Sanchez abeslariak zenbait kanta joko ditu Gernika-Lumoko arbolaren ondoan.