Saltokien kokapenean aldaketak dakartza urriko azken astelehenak
Urriko azken asteleheneko azokaren aurkezpena egin dute gaur goizean Iñaki Gorroño Eria arloko zinegotziak, Manu Gonzalez BBK-ko Gizarte Ekintzako ordezkariak eta erakunde bereko Iker Ikazuriagak. Azaldu dutenez, hiru milioi euro banatuko dituzte sa...
Urriko azken asteleheneko azokaren aurkezpena egin dute gaur goizean Iñaki Gorroño Eria arloko zinegotziak, Manu Gonzalez BBK-ko Gizarte Ekintzako ordezkariak eta erakunde bereko Iker Ikazuriagak. Azaldu dutenez, hiru milioi euro banatuko dituzte sarietan. Horrez gain, Juan Calzada kaleko obrak direla eta saltokien kokapenean aldaketak egongo direla aurreratu dute. Hala, aipatu kale horretan kokatuko dute aurten makinaria, eta ortuarien saltokiak Juan Calzadak eta Artekalen egongo dira, Juan Calzadan bakarrik beharrean. Hori dela eta, gazten, txakolinen, sagardoen… saltokiak Artekaleneta San Juanen kokatuko dituzte.
Egitarauari dagokionez, 09:00etan hasiko dira nekazal produktuen lehiaketa eta nekazal makinariaren erakusketa. 12:00etan, bestetik, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, Merkurio iturrian. Sari banaketa be leku berean egingo dute, eta baita gazta erdiaren enkantea be. Arratsaldean, azkenik, pilota partidak izango dira Santanape eta Jai Alai pilotalekuetan.