
Liburutegiaren nazioarteko egunagaz bat eginda, egitarau berezia antolatu dute gaurko Busturialdeko zenbait liburutegik; hain zuzen be, Bermeokoak, Forukoak, Busturikoak eta Mundakakoak.
Besteak beste, ipuin kontalarien konpainia izango dute aipatu liburutegietara bertaratzen direnek. Mundakak be liburutegiaren nazioarteko eguna ospatu gura izan du eta, horretarako, liburutegia ezagutzen izan dira egunotan eskolako ikasleak.
Bermeo
- Gaur, 18:00etan. Itziar Gamero ipuin kontalariaren saioa, lau urtetik gorako umeei zuzenduta. 50 umerentzako lekua egongo da.
Busturia
- Gaur, 09:30etik 11:30era. Umeek liburutegia ezagutu dezaten, bisitak egingo dituzte, taldeka. Ondoren film bat ikusiko dute.
- Gaur, egun guztian. Umeek eskolan egindako liburu markatzaileak ikusgai egongo dira.
- Gaur, 18:30ean. Gus Txotxongiloak taldeak Liburuzaina estu eta larri haurrentzako antzezlana eskainiko du euskaraz, liburutegian bertan.
Forua
- Gaur, 17:30ean. Ipuin saioa, Eneritz Artetxe aktorearen eskutik: Mailukikiriki istorio ikerlaria.