Irrien Lagunekin festa izango dute Bermeoko umeek
Barikuan Irrien Lagunekin gozatzeko aukera edukiko dute Bermeoko umeek, Irrien lagunak kanta eta dantza ikuskizuna baitakar Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailak. Ikuskizun parte hartzaile horretan denetik biltzen dute Irrien Lagunek: pailazoen abes...
Barikuan Irrien Lagunekin gozatzeko aukera edukiko dute Bermeoko umeek, Irrien lagunak kanta eta dantza ikuskizuna baitakar Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailak. Ikuskizun parte hartzaile horretan denetik biltzen dute Irrien Lagunek: pailazoen abestiak, dantzak, antzerkia, bertsoa, magia eta irria. Gainera, Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiek natura, osasuna, zientzia eta kultura landuko dituzte umeekin.
Bermeoko Kafe Antzokian izango da ikuskizuna, 18:30ean. Sarrerak Gizarte eta Kultura Etxean eskuratu daitezke, 4 euroan.