Gernikako Arbolaren Gurutzea hartuko du bihar Jose Antonio Ardanzak
Bere aintzatespenik garrantzitsuena aurten Jose Antonio Ardanzari zuzendatutakoa izatea erabaki zuen urriaren hasieran Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak. Horrenbestez, Gernikako Arbolaren Gurutzea jasoko du lehendakari ohiak bihar, Gasteizen. Ja...
Bere aintzatespenik garrantzitsuena aurten Jose Antonio Ardanzari zuzendatutakoa izatea erabaki zuen urriaren hasieran Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak. Horrenbestez, Gernikako Arbolaren Gurutzea jasoko du lehendakari ohiak bihar, Gasteizen. Jarduneko Lehendakari Patxi Lopezen eskutik hartuko du Ardanzak aintzatespen hori. Gasteizen egingo duten ekitaldian, gainera, arlo sozialean, ekonomikoan eta kulturalean egindakoa eskertuko diote Ardanzari.
Gernikako Arbolaren Gurutzea nori emon ez ezik, Lan Onari aipamena honako hauei ematea onartu zuen jaurlaritzak: Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleei; Eibarko Armeria Eskolari; eta 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan domina lortu duten atleteei (Maider Unda, Maialen Chourraut, Richard Oribe, Patricia Elorza, Elisabeth Pinedo eta Nely Carla Alberto). Bestetik, Lagun Onari aipamena Frantziako Errepublikari emotea erabaki zuen, «ETAren terrorismoaren aurkako borrokan emandako laguntzagatik».