
Bizkaiko eliz ondare artistikoa berreskuratu eta kontserbatzeko lanekin jarraitze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du Bilboko Gotzaindegiarekin zuen lankidetza-akordioa. 440.000 euroko diru laguntza jasoko du Bilboko gotzaindegiak eta, horren bitartez, Busturialdeko sei eraikin zaharberrituko dituzte: Asentzio eliza, Ajangizen; Kurtzio ermita, Bermeon; Idibaltzagako Andra Mariaren parrokia, Errigoitin; San Bartolome Apostolua parrokia, Gernika-Lumon; Santiago ermita (Done Jakue Apostolua) eta Gorostitzako Andra Maria parrokia, Nabarnizen.
Horiez gain, beste 11 eraikin zaharberrituko dituzte: Done Bartolome Apostolua eliza, Areatzan; Asisko San Frantzisko eliza, Bilbon; San Antolin parrokia, Alonsotegin; Andra Mariaren Zeruratzea parrokia, Arrankudiagan; Done Bikendi Martiria parrokia, Barakaldon; San Pedro parrokia, Berriatuan; Andra Mariaren Jaiotza parrokia, Burtzeñan; San Andrez eliza, Etxebarrian; San Salbador eliza, Fruizen; eta San Pedro parrokia, Zeanuri-Undurragan.