Aurki kaleratuko du Josu Bergarak bere hirugarren diskoa
Aurki kaleratuko du Josu Bergara Eako kantautoreak bere hirugarren diskoa: Katiuska gorriak. Aurtongo martxoan hasi zen grabaketa lanekin Bergara, eta Durangoko azokan plazaratzeko asmoa du. Hamaika kantuz osatutako diskoa izango da hirugarren hori, ze...
Aurki kaleratuko du Josu Bergara Eako kantautoreak bere hirugarren diskoa: Katiuska gorriak. Aurtongo martxoan hasi zen grabaketa lanekin Bergara, eta Durangoko azokan plazaratzeko asmoa du.
Hamaika kantuz osatutako diskoa izango da hirugarren hori, zeinek hainbat musika estilo bilduko dituen; besteak beste, reggae, pop, folk eta habanera erritmoak. Azaldu duenez, eatarraren kantuetan, bibolinak, txeloa, gitarrak, perkusioak, tronpeta, fagota, buzukia eta beste hainbat musika-tresna gailenduko dira.
Azken urteotan hainbat kontzertu emondakoa da Bergara; beste batzuren artean, Londresen, Bartzelonan, Madrilen eta Euskal Herriko hainbat aretotatik igarotakoa da.