Astelehentxutxuren azken asanblea egingo dute bihar
Egitarauari azken ukituak emate aldera, Astelehentxutxuren azken asanblearako deialdia egin dute Gernika-Lumoko gazteek. Hain zuzen, bihar batuko dira, hilak 25, 17:00etan, Astran. Bestalde, zapatuko jaiegunean soinean eroateko kamisetak ari dira saltz...
Egitarauari azken ukituak emate aldera, Astelehentxutxuren azken asanblearako deialdia egin dute Gernika-Lumoko gazteek. Hain zuzen, bihar batuko dira, hilak 25, 17:00etan, Astran.
Bestalde, zapatuko jaiegunean soinean eroateko kamisetak ari dira saltzen egunotan. Bihar eta bariku arratsaldean egongo dira zeregin horretan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Arrien aurrean. 8 euroren truke eskuratu ahalko dira, eta ateratzen duten dirua zapatuko ekitaldiak finantzatzeko erabiliko dutela esan dute Astelehentxutxuren sustatzaileek. Esan dutenez, “ilusio, gogo eta lan hadiagaz” dabiltza sortzen egitaraua, aurten be Gernika-Lumoko gazte guztiak bertan ikusi daitezen. “Animatu eta jantzi kamisetaTXUegaz!”.