Astelehentxutxu eguna aurkeztu dute gaur Gernika-Lumoko gazteek
Urtebete zain egon ostean, Astelehentxutxu egunean murgilduko dira zapatuan Gernika-Lumoko gazteak, beste behin. Euriari eta hotzari aurre eginez, goizetik gauera bitarteko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute Astelehentxutxugaz bat egiten dutenek. Besteak beste, paella txapelketan parte hartuko dute etzi, Gernika-Lumoko merkatu plazara gerturatzen diren hainbatek. Behin kazolak aurkeztuta, alkarregaz bazkalduko dute lehenago prestatutako janaria. Arratsalde eta gau partean, gainera, musikaz girotuko dute eguna, DJ Txutxuk eta Oxabi erromeriak. Aurtengo Astelehentxutxu eguna aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Gernika-Lumon, eta bertan azaldu dutenez, «Astelehentxutxu bera ez da ez zapatuan hasiko ezta amaituko be». Izan be, aipatu dutenez, «bere ekintzak ez dira egun horretara mugatzen, beste hainbat eta hainbat antolatu izan baitira urtean zehar». Harremanak sendotzeko asmoz Adin ezberdinetako gernikar gazteen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea eta indartzea izan da hasieratik ekimen horren helburu nagusia. Hori dela eta, beste behin, egun horri lotutako asanbladak herriko lonjarik lonja ein dituzte aurten be. Halanda be, aurten beste helburu bat be gehitu diote aipatu ekimenari; hain zuzen be, herritarrak TXUa izatea gura dute ekimenaren bultzatzaileek. Alegia, «pertsona parte hartzailea, aktiboa, antolakuntzan dabilena, Astelehentxutxun zein beste herriko hainbat arlotan lan egiteko borondatea erakusten duena, parrandazalea, jende berria ezagutzea gustuko duena, lonja edo txoko baten euliei begira geratzen ez [...]
Urtebete zain egon ostean, Astelehentxutxu egunean murgilduko dira zapatuan Gernika-Lumoko gazteak, beste behin. Euriari eta hotzari aurre eginez, goizetik gauera bitarteko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute Astelehentxutxugaz bat egiten dutenek.
Besteak beste, paella txapelketan parte hartuko dute etzi, Gernika-Lumoko merkatu plazara gerturatzen diren hainbatek. Behin kazolak aurkeztuta, alkarregaz bazkalduko dute lehenago prestatutako janaria. Arratsalde eta gau partean, gainera, musikaz girotuko dute eguna, DJ Txutxuk eta Oxabi erromeriak.
Aurtengo Astelehentxutxu eguna aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Gernika-Lumon, eta bertan azaldu dutenez, «Astelehentxutxu bera ez da ez zapatuan hasiko ezta amaituko be». Izan be, aipatu dutenez, «bere ekintzak ez dira egun horretara mugatzen, beste hainbat eta hainbat antolatu izan baitira urtean zehar».
Harremanak sendotzeko asmoz
Adin ezberdinetako gernikar gazteen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea eta indartzea izan da hasieratik ekimen horren helburu nagusia. Hori dela eta, beste behin, egun horri lotutako asanbladak herriko lonjarik lonja ein dituzte aurten be.
Halanda be, aurten beste helburu bat be gehitu diote aipatu ekimenari; hain zuzen be, herritarrak TXUa izatea gura dute ekimenaren bultzatzaileek. Alegia, «pertsona parte hartzailea, aktiboa, antolakuntzan dabilena, Astelehentxutxun zein beste herriko hainbat arlotan lan egiteko borondatea erakusten duena, parrandazalea, jende berria ezagutzea gustuko duena, lonja edo txoko baten euliei begira geratzen ez dena…».
Hala, TXUa ez denari, oraindik be izateko aukera duela gogorarazi dute gaurko aurkezpenean. Horien arabera, gainera, horretarako nahikoa da zapatuko zeregin ezberdinetarako txandak betetzea, edota hurrengo ekintzak antolatzeko jarriko dituzten hitzorduekin bat egitea.