UEUk Martin Orbe errigoitiarrari eman dio I. Merezimendu Saria
UEUren I. Merezimendu Saria Martin Orbe 1976-1983 urteen artean UEUko zuzendari izandakoari eman diote, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana eskertze aldera, Karmele Artetxe UEUko zuzendariaren berbetan, “UEUren estiloa” dei dai...
UEUren I. Merezimendu Saria Martin Orbe 1976-1983 urteen artean UEUko zuzendari izandakoari eman diote, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana eskertze aldera, Karmele Artetxe UEUko zuzendariaren berbetan, “UEUren estiloa” dei daitekeena hark ezarri baitzuen. “Haren umeak gara, neurri batean behintzat, gaur hemen gauden guztiok”, adierazi zuen Artetxek ekitaldian.
1934an jaio zen Orbe abadea, Errigoitin. Diktadura frankistaren garaian Gogor taldeko kidea izan zen, eta Zamoran abadeentzako kartzela ezagunean sartu zuten. Euskal Apaizen Koordinakundeko, Bizkaiko abadeen foroko, Herria 2000 Eliza kolektiboko… kide izan da.