Kafea eta Galletak ekimenak beste jauzi bat eman du, Kafe aleak liburua argitaratuz. Gustuko diskoak lagunartean entzuteko sortutako proiektutik abiatuta sortu da liburua, musikaren inguruko jende askotarikoaren testuak jasotzen dituen argitalpena. &...
UEUren I. Merezimendu Saria Martin Orbe 1976-1983 urteen artean UEUko zuzendari izandakoari eman diote, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana eskertze aldera, Karmele Artetxe UEUko zuzendariaren berbetan, “UEUren estiloa” dei dai...
Amlin Chaleenge Cup-eko bigarren partida be alde handiagatik galdu du Bizkaia Gernikak. Basurdeak USAPen (Perpignan; Frantzia) kontra lehiatu ziren joan den asteburuan, eta porrot mingarria jaso zuten, 90-12 galduta. Worcerter Warriors ingelesen kontra bezala, jokalari gernikarrek “itxura ona” emon zuten Aime Giral zelai ikusgarrian, baina agerian geratu zen Frantziako liga profesionalaren eta Espainiako ligaren artean dagoen desbardintasuna. Basurdeek gogotsu hasi zuten partida, eta lehen 40 minutuetan USAPi aurre egitea lortu zuten. Bertokoek Frantziako taldearen erasoak geratzen asmatu zuten, eta lehenengo zatiaren zenbait momentutan, itxura edarra emon zuten. Atsedenaldian, esaterako, 33-12ko emaitza islatzen zuen markagailuak. Bigarren zatian partida goitik behera aldatu zen. Perpignango taldea partida apurtzeko asmoagaz zelairatu zen, eta ez zuen errukirik izan Bizkaia Gernikagaz. Hala, azkenean aurreikuspen guztiak bete ziren, eta basurdeek amore eman behar izan zuten frantziarren nagusitasunaren aurrean.
Saskibaloiaren bigarren mailan jokatzen duten Gernika KESBeko neskek, ezustekoa emon dute ligaren lehenengo jardunaldian UPVri 64-62 irabazita. UPV ligako “talde sendoenetako bat” da, eta aurten be, igoera lortzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “garaipen handia” lortu dute, partidaren azken minutuetan “uste baino gehiago” sufritu arren. “Sufritzen jakin genuen, eta azkenean, etxean geratu ziren denboraldiko lehenengo puntuak” nabarmendu du Mario Lopez entrenatzaile gernikarrak. Lopezek azaldu duenez, “pozarren” daude, prestigiodun garaipen bat lortu baitu taldeak. UPVri irabaztea “oso zaila” dela nabarmendu du, eta horrenbestez, joan den sasoiko arantza kendu dutela deritzo entrenatzaileak, 2011-2012 denboraldian alde txikiagatik galdu baitzituzten UPVren kontrako bi partidak. Ligaren talde indartsuenetako bati irabazteko gakoa, “defentsako lan ikaragarria” izan da, Lopezen ustez. KESBekoek bikain defendatu zituzten donostiarren jokalari hoberenak.
Mugikortasun plana garatuko du Gernika-Lumko Udalak, eta herritarren iritzia jaso gura du horretarako. Hala, inkesta bat helaraziko die asteon etxeetara. Hain zuzen, euren mugikortasun ohiturak, zenbat joan-etorri egiten dituzten eta zenbatero egiten d...