KESBeko neskek ezustekoa emon dute UPVren kontra
Saskibaloiaren bigarren mailan jokatzen duten Gernika KESBeko neskek, ezustekoa emon dute ligaren lehenengo jardunaldian UPVri 64-62 irabazita. UPV ligako “talde sendoenetako bat” da, eta aurten be, igoera lortzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “garaipen handia” lortu dute, partidaren azken minutuetan “uste baino gehiago” sufritu arren. “Sufritzen jakin genuen, eta azkenean, etxean geratu ziren denboraldiko lehenengo puntuak” nabarmendu du Mario Lopez entrenatzaile gernikarrak. Lopezek azaldu duenez, “pozarren” daude, prestigiodun garaipen bat lortu baitu taldeak. UPVri irabaztea “oso zaila” dela nabarmendu du, eta horrenbestez, joan den sasoiko arantza kendu dutela deritzo entrenatzaileak, 2011-2012 denboraldian alde txikiagatik galdu baitzituzten UPVren kontrako bi partidak. Ligaren talde indartsuenetako bati irabazteko gakoa, “defentsako lan ikaragarria” izan da, Lopezen ustez. KESBekoek bikain defendatu zituzten donostiarren jokalari hoberenak.
Saskibaloiaren bigarren mailan jokatzen duten Gernika KESBeko neskek, ezustekoa emon dute ligaren lehenengo jardunaldian UPVri 64-62 irabazita. UPV ligako “talde sendoenetako bat” da, eta aurten be, igoera lortzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “garaipen handia” lortu dute, partidaren azken minutuetan “uste baino gehiago” sufritu arren. “Sufritzen jakin genuen, eta azkenean, etxean geratu ziren denboraldiko lehenengo puntuak” nabarmendu du Mario Lopez entrenatzaile gernikarrak.
Lopezek azaldu duenez, “pozarren” daude, prestigiodun garaipen bat lortu baitu taldeak. UPVri irabaztea “oso zaila” dela nabarmendu du, eta horrenbestez, joan den sasoiko arantza kendu dutela deritzo entrenatzaileak, 2011-2012 denboraldian alde txikiagatik galdu baitzituzten UPVren kontrako bi partidak.
Ligaren talde indartsuenetako bati irabazteko gakoa, “defentsako lan ikaragarria” izan da, Lopezen ustez. KESBekoek bikain defendatu zituzten donostiarren jokalari hoberenak.