Herritarrek mugikortasunari buruz duten iritzia jasoko du Udalak
Mugikortasun plana garatuko du Gernika-Lumko Udalak, eta herritarren iritzia jaso gura du horretarako. Hala, inkesta bat helaraziko die asteon etxeetara. Hain zuzen, euren mugikortasun ohiturak, zenbat joan-etorri egiten dituzten eta zenbatero egiten d...
Mugikortasun plana garatuko du Gernika-Lumko Udalak, eta herritarren iritzia jaso gura du horretarako. Hala, inkesta bat helaraziko die asteon etxeetara. Hain zuzen, euren mugikortasun ohiturak, zenbat joan-etorri egiten dituzten eta zenbatero egiten dituzten eta trafikoari, aparkalekuei eta bidegorriari buruz zein iritzi duten jaso gura du udalak.
Gaur hasi eta eguaztenera arte banatuko dute galdetegia, eta herritarrek azaroaren 13ra arteko epea izango dute erantzuteko. Behin galdetegia beteta, herriko ikastetxeetan, Barrutian, Gernika-Lumoko udaletxean, kultur etxean, Maxi Eroskin eta Santanapen hartuko dituzte.
Jose Ramon Bilbao Ingurumen zinegotziak esandakoaren arabera, “inkesta benetan garrantzitsua da ahalik eta datu zehatzenak lortzeko eta etorkizuneko hiriaren diseinua definitzeko”.