Europako bigarren partida be galdu dute basurdeek
Amlin Chaleenge Cup-eko bigarren partida be alde handiagatik galdu du Bizkaia Gernikak. Basurdeak USAPen (Perpignan; Frantzia) kontra lehiatu ziren joan den asteburuan, eta porrot mingarria jaso zuten, 90-12 galduta. Worcerter Warriors ingelesen kontra bezala, jokalari gernikarrek “itxura ona” emon zuten Aime Giral zelai ikusgarrian, baina agerian geratu zen Frantziako liga profesionalaren eta Espainiako ligaren artean dagoen desbardintasuna. Basurdeek gogotsu hasi zuten partida, eta lehen 40 minutuetan USAPi aurre egitea lortu zuten. Bertokoek Frantziako taldearen erasoak geratzen asmatu zuten, eta lehenengo zatiaren zenbait momentutan, itxura edarra emon zuten. Atsedenaldian, esaterako, 33-12ko emaitza islatzen zuen markagailuak. Bigarren zatian partida goitik behera aldatu zen. Perpignango taldea partida apurtzeko asmoagaz zelairatu zen, eta ez zuen errukirik izan Bizkaia Gernikagaz. Hala, azkenean aurreikuspen guztiak bete ziren, eta basurdeek amore eman behar izan zuten frantziarren nagusitasunaren aurrean.
Amlin Chaleenge Cup-eko bigarren partida be alde handiagatik galdu du Bizkaia Gernikak. Basurdeak USAPen (Perpignan; Frantzia) kontra lehiatu ziren joan den asteburuan, eta porrot mingarria jaso zuten, 90-12 galduta. Worcerter Warriors ingelesen kontra bezala, jokalari gernikarrek “itxura ona” emon zuten Aime Giral zelai ikusgarrian, baina agerian geratu zen Frantziako liga profesionalaren eta Espainiako ligaren artean dagoen desbardintasuna.
Basurdeek gogotsu hasi zuten partida, eta lehen 40 minutuetan USAPi aurre egitea lortu zuten. Bertokoek Frantziako taldearen erasoak geratzen asmatu zuten, eta lehenengo zatiaren zenbait momentutan, itxura edarra emon zuten. Atsedenaldian, esaterako, 33-12ko emaitza islatzen zuen markagailuak.
Bigarren zatian partida goitik behera aldatu zen. Perpignango taldea partida apurtzeko asmoagaz zelairatu zen, eta ez zuen errukirik izan Bizkaia Gernikagaz. Hala, azkenean aurreikuspen guztiak bete ziren, eta basurdeek amore eman behar izan zuten frantziarren nagusitasunaren aurrean.