
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Busturialdean, hain zuzen, 38.344 pertsona egon dira gaur botoa ematera deituta. Boto gehien lortu duen alderdia EAJ izan da, 2009ko hauteskundeekin alderatuta botoak galdu dituen arren -2.000 boto inguru- EH Bildu bigarren indarra da. Hain zuzen, EAJk 12.979 boto lortu dituzte jeltzaleek eskualdean, eta 10.626 koalizioak. Busturialdeko hogei herrietatik hamaseitan nagusitu da EAJ; Muxika, Ajangiz, Nabarniz eta Ea ez beste guztietan. Zenbait herritan, dena den, ezustekoa eman du EH Bilduk, adibidez, Gernika-Lumon. Herri horretan 3.948 boto lortu ditu EAJk, eta 3.794 koalizioak. 154 botoko aldea baino ez da egon, beraz.
Bestalde, PSEk 1.476 boto lortu ditu, PPk 621 eta UPyDk 64.
2009ko bozetan ez bezala, gaurkoan alderdi guztiak sartu dira lehian. 2009ko hauteskundeetan EAJ izan zen indarrik bozkatuena eskualdean, 14.917 botorekin, baina, orduko hartan, D3M alderdiaren (ezker abertzalea) zerrendak baliogabetu zituen Espainiako Gobernuak. Halanda be, D3Mren baliogabeko botoak zenbatu zituzten eskualdean, eta bigarren indarra izan zen. Oraingoan zerrendak aurkeztu dituzten indar guztiak bozkatzeko aukera eduki dute herritarrek.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, denetara, 1.775.336 herritarrek erabaki dute Eusko Legebiltzarraren osaera. 75 legebiltzarkide aukeratu dituzte herritarrek, 25 herrialde bakoitzean. Normaltasuna izan da nagusi, baina, euria bezala, Busturialdeko bizilagunak tantaka aritu dira botoa ematen. Emaitzak ezagututa, Fatima Ansotegi gernikarra (EAJ) legebiltzarkide hautatua da.
2012ko datuak, herriz herri
- Busturia. EAJ 505, Eh Bildu 351, PSE 82, PP 30, UPyD 2
- Murueta: EH Bildu 83, EAJ 101, PP 3, UPyD 2
- Ereño: EAJ 86; Bildu 71; PSE 1; PP 3; abstentzioa 19,81
- Elantxobe: EAJ 158; Bildu 131; PP 2; UPyD 1; abstentzioa 16,15
- Kortezubi. EAJ 162, PSE-EE 2, PP 3, EH Bildu 117, UPyD 3
- Mendata: EAJ 133; Bildu 115; PP 2; UPYD 1 abstentzioa 17,21
- Muxika: EAJ 410; Bildu 438; PSE 19; PP 13; abstentzioa 23,43
- Gautegiz Arteaga. EAJ 321, Eh Bildu 206, PSE 26, PP 7
- Errigoiti. EAJ 190, EH Bildu 163, PP 10, PSE 4
- Ajangiz. EAJ 102, EH Bildu 192, PP 1
- Nabarniz: EAJ 59, Bildu 98, PSE 1 abstentzioa %16,06
- Morga: EAJ 177; Eh Bildu 89; PSE 3; PP 3
- Sukarrieta: EAJ 145, PSE 9, PP 6, EH Bildu 64
- Arratzu. EAJ 138, PSE-EE 1, EH Bildu130
- Ibarrangelu: EAJ 207, EH Bildu 189, PSE 9, Ezker Anitza 5, baliogabeak 2, EQUO 4, PP 3, Hartos 2, UPyD 1, EB 1, zuriak 1
- Bermeo: EAJ 4820; Bildu 3373; PSE 495; PP 159; UPyD 12; abstentzioa 31,33
- Mundaka. EAJ 747, EH Bildu 426, PSE 32, PP 17, UPyD 1
- Forua: EAJ 293; Bildu 281; PSE 24; PP 13; UPy D 1 abstentzioa 19,15
- Gernika/Lumo: EAJ 3.948; EH Bildu 3794; PSE 761; PP 342; UPy D 43; abstentzioa 25,75
- Ea: EAJ 277; EH Bildu 315: PSE 4; PP 4; abstentzioa 18,41
Busturialdeko legebiltzarkide hautatua
EAJko Fatima Ansotegi Elordi gernikarra izango da Busturialdeko ordezkari bakarra Eusko Legebiltzarrean. Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatua da Ansotegi. Gernikarra orain be legebiltzarkidea da Gasteizen, eta postu horri eusteko aukerak ikusi ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak. Gernika-Lumoko Udaleko zinegitzia be izandakoa da, 1999 eta 2003 urteak bitartean, hain zuzen be.
Parte hartzea
09:00etan zabaldu dituzte hautes-mahaiak, gorabehera aipagarririk barik, Herrizaingo Sailaren arabera. 20:00etara arte egongo da botoa emoteko aukera. Eguerdian parte hartzea %14,77koa izan da: Araban %14,24koa, Bizkaian %13,92koa eta Gipuzkoan %16,42koa. 17:00etan, aldiz, pParte hartzea %47,21koa izan da : Araban % 45,03koa, Bizkaian %47,94koa eta Gipuzkoan %46,94koa. 19:00etako datuen arabera, %57,73koa da parte hartzea: %55,11 Araban, %58,06 Bizkaian eta %58,34 Gipuzkoan. 2009koekin alderatuta, parte hartzea 0,59% murriztu da: 2,84 jaitsi da Araban eta 1,76 Bizkaian. Gipuzkoa %2,35 igo da.
EHNAgaz bozkatzeko arazoak egon dira zenbait lekutan; beste batzutan ez dute eragozpenik ipini.
Parte hartzerik altuenetarikoa izan zuten udalerrien artean egon ziren 2009ko hauteskundeetan Nabarniz (88,14), Kortezubi (86,71) eta Sukarrieta (84,23).
Zenbait datu
Bizkaian eskualdeko lau hauteskunde-batzorde daude: Balmaseda (10 udalerri), Bilbao (34), Durango (27) eta Gernika (41). Bizkaiko 112 udalerrietan 343 hautesleku atondu dituzte. 1.475 hautes-mahai egongo dira horietan, eta 2.778 hautestontzi. 22 milioi boto-txartel eta 1.4 milioi gutun-azal banatu dituzte hautes-lekuen artean. 22 hautes-mahai daude Bermeon, eta 21 Gernika-Lumon.
2009ko datuak
Kontsulta itzazu 2009ko hauteskundeetako Gernika-Lumoko emaitza ofizialak
hemen
Kontsulta itzazu 2009ko hauteskundeetako Bermeoko emaitza ofizialak
hemen