KESBeko neskek ligaren lehenengo partida jokatuko dute, etzi
Gernika KESBen emakumezkoen nagusien taldeak ligako lehenengo partida jokatuko du etzi, 18:30etik aurrera. Joan den denboraldian Espainiako Bigarren Mailan mantentzea lortu ostean, aurten, hazten jarraitu gura du gernikarrek. Liga asko orekatu dela eta, jeitsiera postuetatik ihes egitea ez da erraza izango Mario Lopez entrenatzailearen ustez, baina “erronkari heltzeko irrikitan” azaldu da. Gainditu beharreko lehenengo oztopoa UPV izango da. Lopezen berbetan, “partida gogorra” izango da etzikoa. UPVk liga erregularra irabazi du azken bi denboraldietan, eta aurten be, mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “partida bikaina” jokatu beharko dute garaile irtetzeko. KESBekoak “ilusioz gainezka” daude, eta partida irabazteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak. Iragan denboraldian, esaterako, bertokoek alde txikiagatik galdu zituzten UPVren kontrako partidak, eta horrenbestez, bihar arantza kendu gura dute. Lopezek dioenez, “ondo” prestatu dute denboraldia, eta sasoiko heltzen dira liga hasierara. Aurrendenboraldian “partida onak eta txarrak” jokatu dituztela dio, baina konfiantza osoa du Gernika-Lumoko neskengan. Hala, ezustekoa emoten ahaleginduko dira
Gernika KESBen emakumezkoen nagusien taldeak ligako lehenengo partida jokatuko du etzi, 18:30etik aurrera. Joan den denboraldian Espainiako Bigarren Mailan mantentzea lortu ostean, aurten, hazten jarraitu gura du gernikarrek. Liga asko orekatu dela eta, jeitsiera postuetatik ihes egitea ez da erraza izango Mario Lopez entrenatzailearen ustez, baina “erronkari heltzeko irrikitan” azaldu da. Gainditu beharreko lehenengo oztopoa UPV izango da.
Lopezen berbetan, “partida gogorra” izango da etzikoa. UPVk liga erregularra irabazi du azken bi denboraldietan, eta aurten be, mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “partida bikaina” jokatu beharko dute garaile irtetzeko.
KESBekoak “ilusioz gainezka” daude, eta partida irabazteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak. Iragan denboraldian, esaterako, bertokoek alde txikiagatik galdu zituzten UPVren kontrako partidak, eta horrenbestez, bihar arantza kendu gura dute.
Lopezek dioenez, “ondo” prestatu dute denboraldia, eta sasoiko heltzen dira liga hasierara. Aurrendenboraldian “partida onak eta txarrak” jokatu dituztela dio, baina konfiantza osoa du Gernika-Lumoko neskengan. Hala, ezustekoa emoten ahaleginduko dira