Bigarren eskuko liburu eta diskoen azoka ari da antolatzen Haitz Nagusije
Bermeoko alde zaharra biziberritzeko bidean, Haitz Nagusije auzotarren elkarteak proposamen berri bat dakarkie herritarrei azaroaren 3rako: bigarren eskuko liburuen eta musika euskarrien azoka. Goiko plazan egingo dute azoka, goizez, eta edozeinek part...
Bermeoko alde zaharra biziberritzeko bidean, Haitz Nagusije auzotarren elkarteak proposamen berri bat dakarkie herritarrei azaroaren 3rako: bigarren eskuko liburuen eta musika euskarrien azoka.
Goiko plazan egingo dute azoka, goizez, eta edozeinek parte har dezakeela aurreratu dute antolatzaileek. Hori bai, liburuak eta musika euskarriak –CDak, biniloak, kaseteak…– azokan salgai ipintzeko aukera edukitzeko aldez aurretik emon behar dela izena jakinarazi dute, eta horretarako Gizarte eta Kultura Etxera jo beharko da –Irakaskintza kalea, 14-16/94-617 91 57–. Haitz Nagusije elkarteko kideek gaineratu dutenez, eguraldi txarra eginez gero, udaletxe aurrean beharrean azoka Santa Maria elizaren elizpean egingo lukete.
Ez da Bermeoko elkarte horrek azoka bat antolatzen duen lehen aldia. Esate baterako, 2011ko azaroan bilduma azoka antolatu zuen, eta aurtengo ekainean udako azoka egin du.