Aste bete euskal kultura ezagutzeko
Aurreko urteetan bezala, aurten be, Pforzheim eta Gernika-Lumoren arteko senidetze proiektuaren baitan, Pforzheim hiriko zenbait irakasle eta ikaslek Gernika-Lumo bisitatu dute. Atzo ailegatu ziren herrira eta 24an joango dira barriro be Pforzheimera. ...
Aurreko urteetan bezala, aurten be, Pforzheim eta Gernika-Lumoren arteko senidetze proiektuaren baitan, Pforzheim hiriko zenbait irakasle eta ikaslek Gernika-Lumo bisitatu dute. Atzo ailegatu ziren herrira eta 24an joango dira barriro be Pforzheimera. Bitartean, Euskal Herriko hizkuntza eta kultura dibertsitatea erakutsi asmoz, hainbat ekintza burutuko dituzte. Gaur, esaterako, Gernika-Lumo ezagutzera atera dira, eta bihar, Bilbo aldera abiatuko dira, Arte Ederretako Museoa eta Guggenheim museoa bisitatzera, besteak beste. Asteburua ikasle bakoitzak bere familiagaz igaro ostean, martitzenean Gernika-Lumo inguruko herriak bisitatuko dituzte.