Arrantzaleen Museoa itxita egongo da zaharbarritze lanak egin bitartean
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak iragarri legez, azaroaren 5ean hasiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoko zaharbarritze lanak. Lanok iraun bitartean, gutxi gorabehera hiru hilabete, museoak bisitarientzat itxita egon beharko duela jakinarazi dute. Foru Aldundiak 1,4 milioi euroko inbertsioa egingo du Arrantzaleen Museoari «aurpegi barria» emoteko. Egingo dituzten lanen bitartez, itxura barria agertuko du Ertzilla Dorrean kokatuta dagoen Arrantzaleen Museoak. Bestalde, espazioa be berrantolatuko dute; izan be, Aldunditik azaldu duten moduan, «Bermeoren bihotzean egonda, eraikinak itsasoari begira duen kokaleku aparta aprobetxatu gura da». Museoa zaharbarritzeko lanetan, eraikinaren barrualdea birmoldatuko dutelala esan dute, «egiturak dituen gabeziak konpontze aldera». Hortaz, egurrezko arotzeria zaharbarrituko da eta gaur egun hormaz estalita dauden zenbait leiho irekiko dituzte, besteak beste. Gainera, Museoak Torrontero plazatik duen sarrera utziko badute be, larrialdietarako irteera bat zabalduko dute. Ate horrek Ertzilla kalera emongo du. Halaber, fatxadan agerian dauden kableak kenduko dituzte eta harria be garbituko dute, eraikin barrurako iragazketak ekiditeko. Ontziak ikusteko pasabidea Proiektuak, bestalde, fatxadaren barrutik joango den pasabide bat egitea aurreikusten du. Pasabide hori lau metro inguruko altueran kokatuko dute eta horri esker museoaren barruan dauden itsasontziak ikusi ahalko direla zehaztu dute. Erakustaretoa berrantolatuko dute azalera handitzeko eta bertan dagoen argia gehitzeko be. Lanok egin ostean museoak argi natural gehiago [...]
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak iragarri legez, azaroaren 5ean hasiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoko zaharbarritze lanak. Lanok iraun bitartean, gutxi gorabehera hiru hilabete, museoak bisitarientzat itxita egon beharko duela jakinarazi dute. Foru Aldundiak 1,4 milioi euroko inbertsioa egingo du Arrantzaleen Museoari «aurpegi barria» emoteko.
Egingo dituzten lanen bitartez, itxura barria agertuko du Ertzilla Dorrean kokatuta dagoen Arrantzaleen Museoak. Bestalde, espazioa be berrantolatuko dute; izan be, Aldunditik azaldu duten moduan, «Bermeoren bihotzean egonda, eraikinak itsasoari begira duen kokaleku aparta aprobetxatu gura da».
Museoa zaharbarritzeko lanetan, eraikinaren barrualdea birmoldatuko dutelala esan dute, «egiturak dituen gabeziak konpontze aldera». Hortaz, egurrezko arotzeria zaharbarrituko da eta gaur egun hormaz estalita dauden zenbait leiho irekiko dituzte, besteak beste. Gainera, Museoak Torrontero plazatik duen sarrera utziko badute be, larrialdietarako irteera bat zabalduko dute. Ate horrek Ertzilla kalera emongo du. Halaber, fatxadan agerian dauden kableak kenduko dituzte eta harria be garbituko dute, eraikin barrurako iragazketak ekiditeko.
Ontziak ikusteko pasabidea
Proiektuak, bestalde, fatxadaren barrutik joango den pasabide bat egitea aurreikusten du. Pasabide hori lau metro inguruko altueran kokatuko dute eta horri esker museoaren barruan dauden itsasontziak ikusi ahalko direla zehaztu dute. Erakustaretoa berrantolatuko dute azalera handitzeko eta bertan dagoen argia gehitzeko be.
Lanok egin ostean museoak argi natural gehiago izango duela azaldu dute eta bertatik Bermeoko Portu Zaharraren, Ogoñoren eta Izaroren ikuspegi panoramikoez gozatu ahalko dute bertaratutakoek, «paisaia-osagai horiek museoa aberastuko dute».
Hiru fasetan egingo dituzte lanak
Azaroaren lehenengo astean hasiko dituzten zaharbarritze lanak hiru fasetan egingo dituztela jakinarazi dute. Lehenengo fasean, egun Ertzilla Dorreak duen gainaldea desmuntatuko dute eta ezaugarri bardinak dituen beste bat eraikiko dute. Bigarren fasean, hargintza lanak egingo dituzte,«eraikinaren atzekaldeko horma hobetzeko». Hobetze lan horiek abenduan hasi eta 2013. urteko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten dute. Azkenik, hirugarren fasean eraikinaren barrualdea eta sarbideak zaharbarrituko dituzte.
Bermeoko Arrantzaleen Museoan Bizkaiko Foru Aldundiak egingo dituen lan horiek Bizkaiko Lurralde Historikoaren kultur ondarea berreskuratzeko, zaharbarritzeko eta dinamizatzeko «beste urrats bat» dela nabarmendu dute.