13 benjamin talde, Kirol Patronatuak eratutako multikirol programan
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak multikirol programa eratu du herriko txikitxoenei begira, eta, dagoeneko, Gernika-Lumoko ikastetxeetako benjamin mailako 13 taldek emon dute izena. Beste hainbaten artean, honako kirol hauek praktikatu ditzakete program...
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak multikirol programa eratu du herriko txikitxoenei begira, eta, dagoeneko, Gernika-Lumoko ikastetxeetako benjamin mailako 13 taldek emon dute izena.
Beste hainbaten artean, honako kirol hauek praktikatu ditzakete programan parte hartzen dutenek: futbol-5, errugbia, saskibaloia, igeriketa eta mendian ibiltzea, besteak beste.
Programaren helburuak
Gernika-Lumoko Udalak azaldu duenez, «hainbat kirolen oinarriak erakustea eta kirola egiteko ohitura sustatzea» dira Udal Kirol Patronatuak herriko ikastetxeen eta Lumo Kirol Eskolaren laguntzagaz abiarazitako programa horren helburuak.