Txokoei zuzendutako beira birzikatzeko kanpaina abiarazi dute Bermeon
Bermeoko Udalak eta Ecovidriok Hemen beira birziklatzen dugu kanpaina martxan ipini dute. Kanpaina barria herriko elkarte gastronomikoei zuzenduta dagoela adierazi dute. Horren barri emoteko elkarteetako ordezkariekin bilera egingo dute bihar, 19:30ean, Gizarte eta Kultura Etxean. Bilera horretan Ale Hop sistemako edukiontzien funtzionamenduaren barri izango dute bertaratutakoek, hori baita tabernek erabiltzen dutena. Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, 30 inguru dira Bermeon dauden elkarte gastronomikoak eta “horietan beirazko hondakin kopuru handiak sortzen dituzte”. Hori dela eta, Ale Hop sistema duten edukiontziak erabiltzeko gonbidapena luzatu gura die txokoetako ordezkariei. Sistema horren bitartez beirazko hondakinak botatzea “errazagoa eta erosoagoa” dela azaldu dute, “giltz batekin edukiontzi barriak dituzten leiho handiak zabaltzen dira eta kuboa iraultzeko aukera emoten dute. Modu horretan beira hondakinak ez dira banan-banan bota behar”. 2006. urtetik aurrera Bermeoko hainbat kaletan sistema hori duten edukiontziak daudela diote. kontzientziazio kanpaina Abiarazi duten kanpainaren helburuak hurrengoak dira: elkarte gastronomikoen arduradunei informazioa emotea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea beiraren birziklatzea ohitura bihurtzeko eta beiraren birziklatze kopurua gehitzea, hain zuzen. Era berean, interesa dutenei Ale Hop sistemako edukiontzietarako kuboa eta giltza eskainiko dizkietela esan dute. 2006. urtean beirazko hondakinen bilketari buruzko beste kanpaina bat egin zutela gogorarazten dute Ingurumen Sailetik, orduan tabernei zuzendutakoa izan zen. Kanpaina horretan aurkeztu [...]
Bermeoko Udalak eta Ecovidriok Hemen beira birziklatzen dugu kanpaina martxan ipini dute. Kanpaina barria herriko elkarte gastronomikoei zuzenduta dagoela adierazi dute. Horren barri emoteko elkarteetako ordezkariekin bilera egingo dute bihar, 19:30ean, Gizarte eta Kultura Etxean. Bilera horretan Ale Hop sistemako edukiontzien funtzionamenduaren barri izango dute bertaratutakoek, hori baita tabernek erabiltzen dutena.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, 30 inguru dira Bermeon dauden elkarte gastronomikoak eta “horietan beirazko hondakin kopuru handiak sortzen dituzte”. Hori dela eta, Ale Hop sistema duten edukiontziak erabiltzeko gonbidapena luzatu gura die txokoetako ordezkariei. Sistema horren bitartez beirazko hondakinak botatzea “errazagoa eta erosoagoa” dela azaldu dute, “giltz batekin edukiontzi barriak dituzten leiho handiak zabaltzen dira eta kuboa iraultzeko aukera emoten dute. Modu horretan beira hondakinak ez dira banan-banan bota behar”. 2006. urtetik aurrera Bermeoko hainbat kaletan sistema hori duten edukiontziak daudela diote.
kontzientziazio kanpaina
Abiarazi duten kanpainaren helburuak hurrengoak dira: elkarte gastronomikoen arduradunei informazioa emotea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea beiraren birziklatzea ohitura bihurtzeko eta beiraren birziklatze kopurua gehitzea, hain zuzen. Era berean, interesa dutenei Ale Hop sistemako edukiontzietarako kuboa eta giltza eskainiko dizkietela esan dute.
2006. urtean beirazko hondakinen bilketari buruzko beste kanpaina bat egin zutela gogorarazten dute Ingurumen Sailetik, orduan tabernei zuzendutakoa izan zen. Kanpaina horretan aurkeztu zioten tabernariei Ale Hop sistema. Emaitzak, gainera,”oso onak” izan zirela azaldu dute, “Bermeoko tabernariek beirazko hondakinak birziklatzeko duten konpromisoa garrantzitsua baita”. Ordutik hona Bermeon beiraren birziklapen tasa “nabarmen igo” dela diote Ingurumen saileko arduradunek, “urtean, biztanleko 26 kilo batzetik 30 kilo batzera igo zen; Bizkaiko batez besteko tasa, barriz, biztanleko 20 kilokoa da”.