Herritarrekin osatutako lazo arroza erraldoia irudikatuko dute barikuan
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da barikuan eta aurten informazioa eta lazo arrosak banatzeaz gain, zapi arrosak buruan ipinita herritarrekin osatutako lazo erraldoi bat irudikatuko dute Lameran. Minbiziaren Aurkako Elkarteko kide diren Bermeok...
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da barikuan eta aurten informazioa eta lazo arrosak banatzeaz gain, zapi arrosak buruan ipinita herritarrekin osatutako lazo erraldoi bat irudikatuko dute Lameran.
Minbiziaren Aurkako Elkarteko kide diren Bermeoko boluntarioak bideratzen dute ekimen hori eta lehenengo aldiz egingo dute aurten. Boluntarioek azaldu legez, 12:15ak aldera hasiko dira buruan ipini beharreko zapi arrosak banatzen eta 12:30ak inguruan egingo dute gizakiez irudikatutako lazo arrosa. Ondoren, gaitz hori dutenen aldeko bost minutuko isilinue egingo dutela azaldu dute.
Bestalde, urtero egin legez, gaitzaren inguruko informazioa emoten izango dira 11:00etatik aurrera Lameran. Gainera, soinean eramateko arrosa koloreko lazoak emongo dizkiete herritarrei.