Euskeraren erabilera sustatu gura dute herritarren eta udalaren arteko harremanetan
Gernika-Lumoko Euskera Zerbitzuak Udalak euskaraz. Zuk zergatik ez? kanpaina jarriko du martxan datotzen egunetan. Espe Uriarte udalaren euskera zinegotziak jakinarazi duenez, “kanpainiaren helburua herritarren eta udalaren arteko harremanetan euskara sustatzea da”. Zinegotziaren berbetan, euskeraren “ezagutza eta erabilera maila nahiko altua da kalean”, baina herritarrek udalagaz mantentzen dituzten harremanetan ez da bardin gertatzen. “Euskera bigarren mailako hizkuntza dela ahaztu behar dugu, toki guztietan gure hizkuntza sustatuz” esan du. Carlos Gorrindo udaleko beharginak, kanpaina “oso aberasgarria” izango dela deritzo. Dioenez, Euskeraren Erabilera Planean “zenbait hutsune” identifikatu zituzten, eta kanpainak, hutsune horiek beteko dituela uste du. Gorrindok azaldu duenez, “idatzizko harremanetan dago gabeziarik handiena, %16ak bakarrik erabiltzen baitu euskara udalean eskaera bat egiterakoan”. Udaleko langileak nabarmendu duenez, “lehenengo eskaera euskeraz eginez gero, espediente guztia euskeraz egingo litzateke, udaletxeko langileen artean be euskera sustatuz”. Hala, herritarren eta udalaren elkarlanaren bitartez sustatuko gura dute euskeraren erabilera. Bihar jarriko dute martxan kanpaina Euskera bultzatzeko kanpaina bihar jarriko dute martxan. Bittor Zarrabeitia Euskera Zerbitzuko Teknikariak dioenez, urrian zehar bandoak jarriko dituzte etxe atarietan, eta bi orriko bat banatuko dute kanpainaren oinarriekin. Modu berean kartelak jarriko dituzte herritik. Zarrabeitiaren berbetan, “herritarrak, eta erakundeak inplikatu” gura dituzte. Hala, euskera zerbitzuko langileak bertoko erakunde publiko eta pribatuekin be jarriko dira [...]
Gernika-Lumoko Euskera Zerbitzuak Udalak euskaraz. Zuk zergatik ez? kanpaina jarriko du martxan datotzen egunetan. Espe Uriarte udalaren euskera zinegotziak jakinarazi duenez, “kanpainiaren helburua herritarren eta udalaren arteko harremanetan euskara sustatzea da”. Zinegotziaren berbetan, euskeraren “ezagutza eta erabilera maila nahiko altua da kalean”, baina herritarrek udalagaz mantentzen dituzten harremanetan ez da bardin gertatzen. “Euskera bigarren mailako hizkuntza dela ahaztu behar dugu, toki guztietan gure hizkuntza sustatuz” esan du.
Carlos Gorrindo udaleko beharginak, kanpaina “oso aberasgarria” izango dela deritzo. Dioenez, Euskeraren Erabilera Planean “zenbait hutsune” identifikatu zituzten, eta kanpainak, hutsune horiek beteko dituela uste du. Gorrindok azaldu duenez, “idatzizko harremanetan dago gabeziarik handiena, %16ak bakarrik erabiltzen baitu euskara udalean eskaera bat egiterakoan”.
Udaleko langileak nabarmendu duenez, “lehenengo eskaera euskeraz eginez gero, espediente guztia euskeraz egingo litzateke, udaletxeko langileen artean be euskera sustatuz”. Hala, herritarren eta udalaren elkarlanaren bitartez sustatuko gura dute euskeraren erabilera.
Bihar jarriko dute martxan kanpaina
Euskera bultzatzeko kanpaina bihar jarriko dute martxan. Bittor Zarrabeitia Euskera Zerbitzuko Teknikariak dioenez, urrian zehar bandoak jarriko dituzte etxe atarietan, eta bi orriko bat banatuko dute kanpainaren oinarriekin. Modu berean kartelak jarriko dituzte herritik.
Zarrabeitiaren berbetan, “herritarrak, eta erakundeak inplikatu” gura dituzte. Hala, euskera zerbitzuko langileak bertoko erakunde publiko eta pribatuekin be jarriko dira harremanetan. Bestalde Hitzarmengintza kanpainaren barruan dauden lantegiekin, elkarteekin eta merkatariekin be egingo dute berba, besteak beste.