Perretxikoen eta onddoen bila aterako dira kortezubitarrak
Udazkenera begira antolatutako egitarauaren barruan, domekan, hilaren 21ean, perretxikoen eta onddoen bila joango dira Kortezubiko herritarrak. 09:45ean ipini dute hitzordua, Lezika jatetxearen inguruan, eta 10:00etan abiatuko dira mendira. Nork bere h...
Udazkenera begira antolatutako egitarauaren barruan, domekan, hilaren 21ean, perretxikoen eta onddoen bila joango dira Kortezubiko herritarrak. 09:45ean ipini dute hitzordua, Lezika jatetxearen inguruan, eta 10:00etan abiatuko dira mendira. Nork bere hamaiketakoa eroan behar duela zehaztu dute antolatzaileek. Irteera doakoa da, baina izena eman behar da, eta etzi da horretarako azken eguna. Izena emateko 94-625 50 53 telefono zenbakira deitu behar da.