Barikuan hasiko dira Arteskolako klaseak
2012-2013 ikasturtea barikuan hasiko dute Gernika-Lumoko Arteskolako ikasleek, hilaren 19an. Izena emateko gutxienez 10 urte eduki behar direla eman dute jakitera Arteskolako arduradunek; dena den, lekua egonez gero, 10 urtez azpikoak be onartuko dituz...
2012-2013 ikasturtea barikuan hasiko dute Gernika-Lumoko Arteskolako ikasleek, hilaren 19an. Izena emateko gutxienez 10 urte eduki behar direla eman dute jakitera Arteskolako arduradunek; dena den, lekua egonez gero, 10 urtez azpikoak be onartuko dituztela zehaztu dute.
Marrazki artistikoa eta pintura landuko dituzte klaseetan. 15 urtez azpikoek 25 euro ordaindu behar dituzte matrikula egiterakoan; hortik gorakoek, 50 euro.
Eguaztenetan eta eguenetan izango dira eskolak. 18:30etik 20:30era izango dira helduen eskolak, eta 19:30etik 20:30era gazteenak.