“Punk koipeztoenagaz” hasiko da Nuntxaku Gauen bederatzigarren denboraldia
1976an Londresko mendebaldean sortutako The Lurkers taldea Bermeoko Kapillako oholtza gainean ikusteko aukera egongo da bihar gauean. Nuntxaku Gauen bederatzigarren tenporada, beraz, «punk autentiko eta koipeztoenagaz» hasiko dela iragarri dute antol...
1976an Londresko mendebaldean sortutako The Lurkers taldea Bermeoko Kapillako oholtza gainean ikusteko aukera egongo da bihar gauean. Nuntxaku Gauen bederatzigarren tenporada, beraz, «punk autentiko eta koipeztoenagaz» hasiko dela iragarri dute antolatzaileek. Erresuma Batuko taldeaz gain, Bilboko Safety Pins taldea ikusteko eta entzuteko aukera egongo da Bermeon.
22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta 5 euro balioko du sarrerak.