‘Olatua’ ondoko aparkalekua kenduta, oinezkoentzako gunea da barriro
Portu Zaharreko Olatua eskulturaren ondoan zegoen aparkalekua oinezkoentzako gune modura uztea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, «aparkaleku horren jatorria kontuan izatekoa da. Hasieran, oinezkoentzako gunea zen, paseatzeko aproposa, eskulturekin eta elementu arkitektonikoekin eta horretara bueltatzea erabaki dugu». Udara arte Bermeoko Portu Zaharra kudeatzen zuen Euskadiko Kirol Portuak (EKP) elkarteak, bere erabiltzaileentzako bakarrik ziren bi aparkaleku zituen. Jaurlaritzak hartu zuenean portuaren kudeaketa, hartutako lehenengo neurrietako bat kateekin zegoen aparkalekua herritar guztiei zabaltzea izan zen, «kirol portuko erabiltzaile izan zein ez izan», diote. Bigarren neurria, ostera, Olatua eskulturaren ondoko aparkalekua ixtea izan zen. Gutxi gorabehera 80 plaza zituela jakinarazi dute eta ia gehienetan hutsik zegoela diote. «Gainera, gehienetan, erabiltzaileek lurrean egin beharreko gauzetarako gehiago erabiltzen zuten itsasorako irteeretarako baino». Beste bi aparkaleku Jaurlaritzatik azaldutakoaren arabera, «Portu Zaharraren helburua ezin daiteke izan aparkalekuen plaza kopurua gehitzea, baizik eta portuak izan behar duen irudi egoki bat agertzea, paseatzeko, ikuspen onarekin…». Azken aldian portuak aparkalekuetan bihurtzeko joera dutela diote Jaurlaritzatik eta «hori ezin daitekeela» onartu nabarmendu dute, gainera. Horregatik, Bermeon, Portu Zaharraren jatorria kontuan izan, eta haratera bueltatzea erabaki dute. Nahiz eta olatua eskulturaren ondoko aparkalekua kendu duten, portuan beste bi aparkaleku daudela gogorarazi gura dute: Izotz fabrikaren atzekaldekoa eta [...]
Portu Zaharreko Olatua eskulturaren ondoan zegoen aparkalekua oinezkoentzako gune modura uztea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, «aparkaleku horren jatorria kontuan izatekoa da. Hasieran, oinezkoentzako gunea zen, paseatzeko aproposa, eskulturekin eta elementu arkitektonikoekin eta horretara bueltatzea erabaki dugu».
Udara arte Bermeoko Portu Zaharra kudeatzen zuen Euskadiko Kirol Portuak (EKP) elkarteak, bere erabiltzaileentzako bakarrik ziren bi aparkaleku zituen. Jaurlaritzak hartu zuenean portuaren kudeaketa, hartutako lehenengo neurrietako bat kateekin zegoen aparkalekua herritar guztiei zabaltzea izan zen, «kirol portuko erabiltzaile izan zein ez izan», diote. Bigarren neurria, ostera, Olatua eskulturaren ondoko aparkalekua ixtea izan zen. Gutxi gorabehera 80 plaza zituela jakinarazi dute eta ia gehienetan hutsik zegoela diote. «Gainera, gehienetan, erabiltzaileek lurrean egin beharreko gauzetarako gehiago erabiltzen zuten itsasorako irteeretarako baino».
Beste bi aparkaleku
Jaurlaritzatik azaldutakoaren arabera, «Portu Zaharraren helburua ezin daiteke izan aparkalekuen plaza kopurua gehitzea, baizik eta portuak izan behar duen irudi egoki bat agertzea, paseatzeko, ikuspen onarekin…». Azken aldian portuak aparkalekuetan bihurtzeko joera dutela diote Jaurlaritzatik eta «hori ezin daitekeela» onartu nabarmendu dute, gainera. Horregatik, Bermeon, Portu Zaharraren jatorria kontuan izan, eta haratera bueltatzea erabaki dute.
Nahiz eta olatua eskulturaren ondoko aparkalekua kendu duten, portuan beste bi aparkaleku daudela gogorarazi gura dute: Izotz fabrikaren atzekaldekoa eta kateekin zegoena. Horiek biek «soberako» zerbitzua eskaintzen dutela uste du Jaurlaritzak.
Udalarekin harremanetan
Halanda guztiz be, Bermeoko Udalarekin «etengabe» harremanetan daudela diote Jaurlaritzatik eta udala jakinaren gainean izan dutela azaldu dute. «Udan zabalik mantentzea erabaki zuten kirol portuko erailtzaile direnentzat zein ez direnentzat. Irailaren hasieran, ostera, jaietako barrakak ipintzeko hustu zen eta horiek amaituta zarratzeko erabakia hartu zen eta horrela egin dugu».
Eusko Jaurlaritza Bermeoko Udalarekin kolaboratzeko prest agertu da, «gura dutenean hainbat gauzarako erabil daiteke gunea; jai gunerako, erakusketak egiteko edo behar izanez gero, salbuespenezko kasuetan aparkaleku gisa».