Europako txapelketa jokatuko dute basurdeek bihar
Amlin Challenge Cup-eko lehenengo partida jokatuko du Bizkaia Gernika Rugbyk bihar. Europako txapelketa batean jokatzen duen lehenengo aldia da aurtengoa, eta Erresuma Batuko Worcester Warriors izango du aurrez aurre. Etxean jokatzearen abantaila iza...
Amlin Challenge Cup-eko lehenengo partida jokatuko du Bizkaia Gernika Rugbyk bihar. Europako txapelketa batean jokatzen duen lehenengo aldia da aurtengoa, eta Erresuma Batuko Worcester Warriors izango du aurrez aurre. Etxean jokatzearen abantaila izango dute basurdeek, Urbietan izango baita norgehiagoka, 16:00etan.
Egun “historikoa” dela eta, taldeak jai kutsua eman gura dio. Hala, zaletuak 12:30ean elkartuko dira Rugby talbernan, handik elkarregaz joko zelaira joateko. Karpa bat ipini dute Urbietan eta, besteak beste, 12:00etan harrera egingo diote talde aurkariari. Eguerdian, bestalde, herri bazkaria egingo dute. Partida amaitzerakoan Rugby tabernan jarraituko du festak, parrillada egingo baitute bertan.