Udalak bidegorria “ahaztuta” duela dio Bidegorridxe ekimenak
Udalak Gernika-Lumon bidegorria egiteko proiektua ahaztuta duela uste du Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimenak. Prentsa ohar bidez udalaren jarrera salatu dute beste behin, “gizartearen beharrizanak, aldarrikapenak eta akordio instituzionalak bazte...
Udalak Gernika-Lumon bidegorria egiteko proiektua ahaztuta duela uste du Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimenak. Prentsa ohar bidez udalaren jarrera salatu dute beste behin, “gizartearen beharrizanak, aldarrikapenak eta akordio instituzionalak bazter utzi dituelako”. Juan Calzada kalea egokitzeko lanen bigarren fase horretan bidegorriaren aldeko manifestuagaz bat egin zuen “55 elkarteko tropel soziala” atzean utzi duela uste du ekimenak.
Bidegorriaren alde sinadurak biltzen ari dira, “Gernika-Lumoko Udalari herri borondatea zein den gogorarazteko”, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizikleta Bulegoagaz elkalanean Busturialdea-Urdaibaiko bidegorri sarea diseinatzen eta planifikatzen ari dela esan du herri ekimenak.
Bilduk, bere aldetik, Gernika-Lumon bidegorria egiteko mugikortasun plana egiten ari direla esan zuen azken udal batzarrean; eta plan horren zain, oraindik ez dakitela bidegorria nondik egitea komeniko litzatekeen.