‘Gramatika eta hizkuntz bariazioa Bermeon’ liburua aurkeztuko dute gaur
Bermeoko helduek eta gazteek erabiltzen duten euskararen desberdintasunak ikertu dituzte Iñaki Gamindek, Hiart Legarrak eta Asier Romerok Gramatika eta hizkuntz bariazioa Bermeon liburuan. Gaur, 19:30ean, Nestor Basterretxea aretoan liburua aurkez...
Bermeoko helduek eta gazteek erabiltzen duten euskararen desberdintasunak ikertu dituzte Iñaki Gamindek, Hiart Legarrak eta Asier Romerok Gramatika eta hizkuntz bariazioa Bermeon liburuan. Gaur, 19:30ean, Nestor Basterretxea aretoan liburua aurkezteko hitzaldia emango dute idazleek.
“Bizirik dagoen hizkuntza izanik”, Bermeoko euskara gizartearekin batera mugitzen dela erakusten dute idazleek liburuan, hau da, “gure gizartea zelan bizi, horrela berba egiten duela herriak”.
Bermeoko Udalak herritarrak hitzaldi horretan parte hartzera gonbidatu ditu, izan be, horien arabera “interesgarria izango da gure hizkuntzak gure herrian izan duen ibilbidea ezagutzea”.