Gaur da Bizkaia Gernika-Worcester Warriors partidarako sarreren aurresalmentako azken eguna
Asteburuan ekingo dio Bizkaia Gernika Rugby taldeak erronka berriari. Aurten, lehenengoz, Europako txapelketa bat jokatuko dute basurdeek, Amlin Challenge Cup-a. Etxean jokatzearen abantaila izango dute gernikarrek, Urbietan hartuko baitute Worcester W...
Asteburuan ekingo dio Bizkaia Gernika Rugby taldeak erronka berriari. Aurten, lehenengoz, Europako txapelketa bat jokatuko dute basurdeek, Amlin Challenge Cup-a. Etxean jokatzearen abantaila izango dute gernikarrek, Urbietan hartuko baitute Worcester Warriors taldea. Sarreren aurre salmenta gaur amaituko dela jakinarazi du klubak. Urbietako kiroldegiko klubaren egoitzan eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik 20:00etara.