Juan Calzada kaleko bigarren faseko lanak, martxan
Juan Calzada kalea egokitzeko lanen bigarren faseari ekin dio Gernika-Lumoko Udalak. Dagoeneko hasi dira diralanean: orain arte izan diren aparkalekuak kendu eta lurra zulotzen hasi dira. Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko kale zatia konpon...
Juan Calzada kalea egokitzeko lanen bigarren faseari ekin dio Gernika-Lumoko Udalak. Dagoeneko hasi dira diralanean: orain arte izan diren aparkalekuak kendu eta lurra zulotzen hasi dira. Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko kale zatia konpondu gura dute; oinezkoentzako espaloiak handitu eta 3,1 metrorainoko zabalera emonez alde bakoitzean. Hala, lanak bukatuta, autoentzako errei bakarra izango du Juan Calzadako kale zati horrek.