Perfumerias Avenidak irabazi du Bizkaia Torneoa
Gernika KESBek, GDKO Ibaizabalek, Rivas Ecopolis-ek (Madril; Espainia) eta Perfumerias Avenidasek (Salamanca; Espainia) Bizkaia Torneoa jokatu zuten joan de asteburuan, Gernika-Lumon. Final orekatu baten ostean, Avenidak irabazi zuen torneoa. Hain zuzen, 74-75 irabazi zioten Rivas Ecopolisi. Garaipenaren saskiratzea azken segunduetan sartu zuten salamancarrek. Madrildarrek eta salamancarrek emakumezkoen lehenengo mailan jokatzen dute, eta nahiko erraz nagusitu ziren sailkapen partidetan. Hala, aurreikuspen guztiak beteta, Gernika-Lumokoak eta Durangokoak finaletik kanpo geratu ziren. Gernika KESBeko neskak, laugarren postuan sailkatu ziren, azken partidan GDKO Ibazabalen kontra 52-62 galdu ostean. Orokorrean, durangarrak gehiago izan ziren, eta merezita irabazi zuten norgehiagoka. Atsedenaldian sei puntuko aldea zuen Ibaizabalek, baina bigarren zatian, bertokoek ez zuten asmatu. Arazo asko izan zituzten baloia saskiratzeko. Sailkapen partidak Torneoaren lehenengo partida Gernika KESBek eta Avenidak jokatu zuten. Salamancarrek Europako jokalari hoberenetako batzuk dituzte taldea, baina majo sufritu behar izan zuten finalerako sailkatzeko. Azkenengo laurdenera arte oreka izan zen nagusi markagailuan. Atsedenaldian, esaterako, puntu bakarreko aldeagatik irabazten zuen Avenidad. KESBekoek presioagaz asmatu zuten, eta kanpotarrek puntuak pilatzeko arazoak izan zituzten. Bigarren zatian, halanda be, bertokoak behera etorri ziren apur bat, eta Avenida nagusitzen hasi zen. Gernikarrek ondo jokatzen jarraitu zuten, baina salamancarrek lehenengo mailako taldea direla erakutsi zuten. Hirugarren laurdenaren amaieran, esaterako, sei puntuko [...]
Gernika KESBek, GDKO Ibaizabalek, Rivas Ecopolis-ek (Madril; Espainia) eta Perfumerias Avenidasek (Salamanca; Espainia) Bizkaia Torneoa jokatu zuten joan de asteburuan, Gernika-Lumon. Final orekatu baten ostean, Avenidak irabazi zuen torneoa. Hain zuzen, 74-75 irabazi zioten Rivas Ecopolisi. Garaipenaren saskiratzea azken segunduetan sartu zuten salamancarrek.
Madrildarrek eta salamancarrek emakumezkoen lehenengo mailan jokatzen dute, eta nahiko erraz nagusitu ziren sailkapen partidetan. Hala, aurreikuspen guztiak beteta, Gernika-Lumokoak eta Durangokoak finaletik kanpo geratu ziren.
Gernika KESBeko neskak, laugarren postuan sailkatu ziren, azken partidan GDKO Ibazabalen kontra 52-62 galdu ostean. Orokorrean, durangarrak gehiago izan ziren, eta merezita irabazi zuten norgehiagoka. Atsedenaldian sei puntuko aldea zuen Ibaizabalek, baina bigarren zatian, bertokoek ez zuten asmatu. Arazo asko izan zituzten baloia saskiratzeko.
Sailkapen partidak
Torneoaren lehenengo partida Gernika KESBek eta Avenidak jokatu zuten. Salamancarrek Europako jokalari hoberenetako batzuk dituzte taldea, baina majo sufritu behar izan zuten finalerako sailkatzeko.
Azkenengo laurdenera arte oreka izan zen nagusi markagailuan. Atsedenaldian, esaterako, puntu bakarreko aldeagatik irabazten zuen Avenidad. KESBekoek presioagaz asmatu zuten, eta kanpotarrek puntuak pilatzeko arazoak izan zituzten.
Bigarren zatian, halanda be, bertokoak behera etorri ziren apur bat, eta Avenida nagusitzen hasi zen. Gernikarrek ondo jokatzen jarraitu zuten, baina salamancarrek lehenengo mailako taldea direla erakutsi zuten. Hirugarren laurdenaren amaieran, esaterako, sei puntuko aldea zuten kanpokoek.
Partidaren azken laurdenean aldea handitzen jarraitu zuen Avenidak, baina KESBek ez zuen amore eman. Partida amaiera arte, borrokatzen jarraitu zuten, norgehiagoka ia erabakita egon arren. Azkenean, 66-86 galdu zuten bertokoek.
Bigarren finalerdia, bestalde, GDKO Ibaizabalek eta Rivas Ecopolisek jokatu zuten. Madrildarrek hasieratik hartu zuten aurrea eta oso erraz irabazi zuten. Hain zuzen, 83-32 galdu zuten durangarrek. Partidaren lehen hamar minutuak bakarrik izan ziren orekatuak.
Partida guztietan Maloste jendez gainezka egon zen, saskibaloiaren jaiagaz gozatzeko.
Entrenatzaileen klaseak
Zapatu goizean, bestalde, Miguel Mendezek eta Evaristo Perezek entrenatzaile gazteentzako klase bana emon zuten. Guztira, 60 entrenatzaile inguru batu ziren, emakumezkoen lehen mailako entrenatzaileen aholkuak entzuteko.