Lokal batean telebista bat lapurtzeagatik atxilotu dute gazte bat
Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bermeon, gazteen lokal batean telebista bat lapurtzea leporatuta. Lekuko baten arabera, gaztea telebista eskuetan zeramala korrika atera zen gazteen lokaletik. Lekukoak lapurreta zelaren s...
Ertzaintzak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bermeon, gazteen lokal batean telebista bat lapurtzea leporatuta.
Lekuko baten arabera, gaztea telebista eskuetan zeramala korrika atera zen gazteen lokaletik. Lekukoak lapurreta zelaren susmoa hartuta, Ertzaintzara deitu zuen. Herrizaingo Sailetik jakinarazi legez, ertzainakk ustezko lapurra bilatzen hasi ziren eta amaren etxean aurkitu zuten. Gazteak, gainera, amarengana ez hurbiltzeko agindua duela jakinarazi dute Ertzaintzatik.
Gazteak orduan hartutako telebista itzuli zien Ertzainei eta horiek jarraian atxilotu egin zuten.