Euskal Herriak askatasuneranzko urratsak ematen jarraitzen duela esan du EH Bilduk
EH Bilduren egoitza –Pablo Picasso kalean– inauguratzeko ekitaldia egin dute Gernika-Lumon, Euskal Herriaren historiari errepasoa egin eta oztopoak oztopo antolatzeko eta aurrera egiteko gaitasuna daukala nabarmenduz. Idoia Fernandezek esan duenez,...
EH Bilduren egoitza –Pablo Picasso kalean– inauguratzeko ekitaldia egin dute Gernika-Lumon, Euskal Herriaren historiari errepasoa egin eta oztopoak oztopo antolatzeko eta aurrera egiteko gaitasuna daukala nabarmenduz. Idoia Fernandezek esan duenez, “euria eta elurra mara mara aritu dira, ekaitzak indartsu eraso digu eta eguzkiak sendo jo du 778. urtean Orreagako euskaldun haiek Frantziako Carlomagno handiari aurre egin ziotenetik. 500 urte bete dira aurten aurreko beste euskaldun horien oinordekoek nafar erreinua defendatu zutenetik, Castillak bere armak hartuta, gure lurrak hartu eta oraindik amaitu ez den askapen borroka bati hasiera eman ziotenetik. Amaiurko gaztelua berreskuratzen saiatu ziren 200 gazte haiek garaiko Europako ejerzito indartsuenari oldartu zitzaizkion, desoreka argia egon arren, gogo handiz ekinez. Pasa den mendearen gaztetasunean ere, Espainiaren aginduz herri hau bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek”.
Horren guztiaren aurrean, baina, Euskal Herriak zutik dirauela esan du Fernandezek. “Herri honek garai berrietara egokitzen badaki; askatasunerantz urratsak ematen jarraitzen du”. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak horretarako pauso bat gehiago direla gaineratu du Fernandezek. “Euskaldunok Espainiari aske izan nahi dugula esango diogu. Eta hori Orreagako nekazarien, Amaiurgo gazteen eta gudarien izenean egingo dugu”.