Etxetik kanpo irabazi du Gernika Futbol Taldea
Joan den asteburuan Gernika Futbol Taldeak denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, Durangon. Gernikarrek seigarren jardunaldian emon zioten amaiera bolada txarrari, eta badirudi garaipenaren norabidean jarri direla, aste bete beranduago Cultural Du...
Joan den asteburuan Gernika Futbol Taldeak denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, Durangon. Gernikarrek seigarren jardunaldian emon zioten amaiera bolada txarrari, eta badirudi garaipenaren norabidean jarri direla, aste bete beranduago Cultural Durango hartu baitzuten menpean etxetik urrun. Hain zuzen, 0-2 irabazi zuten bertokoek.
Partida atsedenaldira heltzear zela sartu zuen Gernikak lehenengo gola, penalti bati esker. Aimarrek sartu zuen, eta golak min handia egin zion talde durangarrari. Hala bigarren zatian be, gernikarrek jokoa kontrolatu zuten. Bigarren gola, bestalde, partida amaitzear zela sartu zuten bertokoek. Zaratek sartu zuen 89. minutuan.
Denboraldiko bigarren partida irabazita, Gernikak aurrerapauso handia emon du sailkapenean: zortzigarren postura arte igo da, eta play-off postuak bi puntura dituzte.