Bosgarrena be erraz irabazi dute basurdeek
Basurdeek ezin dute geratu. Liga hasi zutenetik partidarik galdu barik jarraitzen du Bizkaia Gernikak, eta eroso dago taldea sailkapenaren buruan. Hain zuzen, laugarren jardunaldian 41-14 hartu zuten menpen Atletico de Madrid. Bertokoek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, madrildarren ametsak berehala zapuztuz. Hala, nahiko erraz irabazi zuten. Atletico de Madridi irabazita, bertokoek puntu bakarra galdu dute lehenengo bost partidetan. Jokoan egon diren 25 puntuetatik 24 irabazi dituzte bertokoek. Joan den asteburuko partida, aurreikusi bezala hasi zen. Basurdeek baloiaren kontrola izan zuten hasieratik, eta berehala hartu zuten aurrea markagailuan. Lehen 25 minutuetan, esaterako, 24-0eko emaitza islatzen zuen markagailuak dagoeneko. Partida galduta ikusita, madrildarrek aurrera egin zuten eta entsegu bat egitea lortu zuten. Halanda be, gutxi iraun zuen kanpoztarren zorionak, atsedenaldira heldu aurretik bonus puntua lortu baitzuen Bizkaia Gernikak. Lehenengo zatiko lau entseguak Magunazelaiak (2), Cusack-ek eta Unai Lasak egin zituzten. Bigarren zatia be, lehenengoaren antzera hasi zen. Basurdeak erasoan hasi ziren, eta laugarren minuturako 34-7 ziren aurretik. Gernikarren bosgarren entsegua Aitzol Martitegik egin zuen. Martitegik zenbait hilabete egin ditu jokatu gabe, eta zaleek txalo zaparrada ikaragarria eskaini zioten entsegua egiterakoan. Denboraldia ez hastea erabaki bazuen be, taldera bueltatu da gernikarra, eta zaleak pozarren daude. Partida guztiz erabakita, Bizkaia Gernika erlaxatu egin zen, eta [...]
Basurdeek ezin dute geratu. Liga hasi zutenetik partidarik galdu barik jarraitzen du Bizkaia Gernikak, eta eroso dago taldea sailkapenaren buruan. Hain zuzen, laugarren jardunaldian 41-14 hartu zuten menpen Atletico de Madrid. Bertokoek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, madrildarren ametsak berehala zapuztuz. Hala, nahiko erraz irabazi zuten.
Atletico de Madridi irabazita, bertokoek puntu bakarra galdu dute lehenengo bost partidetan. Jokoan egon diren 25 puntuetatik 24 irabazi dituzte bertokoek.
Joan den asteburuko partida, aurreikusi bezala hasi zen. Basurdeek baloiaren kontrola izan zuten hasieratik, eta berehala hartu zuten aurrea markagailuan. Lehen 25 minutuetan, esaterako, 24-0eko emaitza islatzen zuen markagailuak dagoeneko.
Partida galduta ikusita, madrildarrek aurrera egin zuten eta entsegu bat egitea lortu zuten. Halanda be, gutxi iraun zuen kanpoztarren zorionak, atsedenaldira heldu aurretik bonus puntua lortu baitzuen Bizkaia Gernikak. Lehenengo zatiko lau entseguak Magunazelaiak (2), Cusack-ek eta Unai Lasak egin zituzten.
Bigarren zatia be, lehenengoaren antzera hasi zen. Basurdeak erasoan hasi ziren, eta laugarren minuturako 34-7 ziren aurretik. Gernikarren bosgarren entsegua Aitzol Martitegik egin zuen. Martitegik zenbait hilabete egin ditu jokatu gabe, eta zaleek txalo zaparrada ikaragarria eskaini zioten entsegua egiterakoan. Denboraldia ez hastea erabaki bazuen be, taldera bueltatu da gernikarra, eta zaleak pozarren daude.
Partida guztiz erabakita, Bizkaia Gernika erlaxatu egin zen, eta Atletico de Madrilek aurrera egin zuen. Halanda be, esfortsuak ez zuen ezertarako balio izan, madrildarrek ezpaitzuten zirrikiturik aurkitu bertokoen defentsan. Bigarren zati osoan, entsegu bakarra egin zuten kanpokoek.
Partida amaitzear zela, bestalde, Amosak partidako azken entsegua egin zuen, salto ikusgarri bat emonez. Amosak partida guztietan egin du entseguren bat.