Bosgarren postura arte igo da Bermeo Futbol Taldea
Bermeo Futbol Taldea sailkapeneko bosgarren postura arte igo da, joan den asteburuan Alavesen bigarren taldeari irabazita. Zazpi jardunaldi jokatuta, bermeotarrek partidarik galdu barik jarraitzen dute, eta dagoeneko, sailkapenaren goiko aldean daude. Joan den denboraldian maila bat berago jokatzeak ez ditu urduri jarri, eta play-off postuetatik puntu bakarrera daude. Joan den asteburuan 3-0 nagusitu ziren bertokoak. Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuen partida, eta Alavesek utzitako hutsuneak baliatu zituzten golak sartzeko. Alaveseko jokalariak ausart zelairatu ziren Itxasganera, baina bertokoek hobeto aprobetxatu zituzten aukerak. Jarak, Josuk eta Unai Alkortak sartu zituzten golak.
Bermeo Futbol Taldea sailkapeneko bosgarren postura arte igo da, joan den asteburuan Alavesen bigarren taldeari irabazita. Zazpi jardunaldi jokatuta, bermeotarrek partidarik galdu barik jarraitzen dute, eta dagoeneko, sailkapenaren goiko aldean daude. Joan den denboraldian maila bat berago jokatzeak ez ditu urduri jarri, eta play-off postuetatik puntu bakarrera daude.
Joan den asteburuan 3-0 nagusitu ziren bertokoak. Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuen partida, eta Alavesek utzitako hutsuneak baliatu zituzten golak sartzeko. Alaveseko jokalariak ausart zelairatu ziren Itxasganera, baina bertokoek hobeto aprobetxatu zituzten aukerak. Jarak, Josuk eta Unai Alkortak sartu zituzten golak.