Olioa birziklatuta bi urtetan 20 milioi litro ur kutsatzea ekidin du Bermeok
Azken bi urteetan erabilitako 18.000 kilo landare-olio birziklatu ditu Bermeok. Hori dela eta, herrian 20 milioi litro ur kutsatzea saihestu dela adierazi dute Bermeoko Udaleko Ingurumen saileko arduradunek. Hondakina bioerregai bihurtzen denez, 11,4 tona CO2 atmosferara bidaltzea ekiditzen da. Horregatik, Ingurumen sailetik erabilitako olioa birziklatzen jarraitzea «garrantzitsua» dela adierazi dute eta hori herritarrei helarazi asmoz, kanpaina barri bat abiarazi dute. Herritarrek etxeko buzoietan jasoko dute egunetan Bermeoko Udalak bidalitako diptiko bat, izan be, 7.000 egin dituztela jakinarazi dute. Gainera, udal erakundeetan be eskuratu ahalko dira: Berh@z bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Turismo Bulegoan. Birziklatzeko arrazoiak Hainbat dira erabilitako olioa birziklatzeko emoten dituzten arrazoiak. Horietako bat, litro bat oliok 1.000 litro kutsatzen dituela. Azaldutakoaren arabera, harritik behera botatzen den olioak kutsatzen du, batez be, ura. Gainera, hodiak trabatu egiten direla esan dute eta hondakin horiek arratoiek jaten dutela. Bestalde, Ingurumen sailetik nabarmendu legez, «herritar bakoitzak 20 litro olio inguru kontsumitzen ditu urtean eta horretatik %10-%20 bota egiten dira. Hortaz, agerian uzten da hondaki hori gaika batu beharra dagoela». Ur-araztegiak tratatzeko kostuak be handiagoak direla azaltzen dute erabibilitako olioaren ondorioz. Era berean, olioa birziklatzean biodiesela lortzen dela adierazi dute eta energia barriztatzaile hori ez dela inoiz agortzen gogorarazten die herritarrei diptikoen [...]
Azken bi urteetan erabilitako 18.000 kilo landare-olio birziklatu ditu Bermeok. Hori dela eta, herrian 20 milioi litro ur kutsatzea saihestu dela adierazi dute Bermeoko Udaleko Ingurumen saileko arduradunek. Hondakina bioerregai bihurtzen denez, 11,4 tona CO2 atmosferara bidaltzea ekiditzen da. Horregatik, Ingurumen sailetik erabilitako olioa birziklatzen jarraitzea «garrantzitsua» dela adierazi dute eta hori herritarrei helarazi asmoz, kanpaina barri bat abiarazi dute.
Herritarrek etxeko buzoietan jasoko dute egunetan Bermeoko Udalak bidalitako diptiko bat, izan be, 7.000 egin dituztela jakinarazi dute. Gainera, udal erakundeetan be eskuratu ahalko dira: Berh@z bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Turismo Bulegoan.
Birziklatzeko arrazoiak
Hainbat dira erabilitako olioa birziklatzeko emoten dituzten arrazoiak. Horietako bat, litro bat oliok 1.000 litro kutsatzen dituela. Azaldutakoaren arabera, harritik behera botatzen den olioak kutsatzen du, batez be, ura. Gainera, hodiak trabatu egiten direla esan dute eta hondakin horiek arratoiek jaten dutela.
Bestalde, Ingurumen sailetik nabarmendu legez, «herritar bakoitzak 20 litro olio inguru kontsumitzen ditu urtean eta horretatik %10-%20 bota egiten dira. Hortaz, agerian uzten da hondaki hori gaika batu beharra dagoela».
Ur-araztegiak tratatzeko kostuak be handiagoak direla azaltzen dute erabibilitako olioaren ondorioz. Era berean, olioa birziklatzean biodiesela lortzen dela adierazi dute eta energia barriztatzaile hori ez dela inoiz agortzen gogorarazten die herritarrei diptikoen bitartez, «ingurunea errespetatuta, gainera».
Kanpaina barria erabilita olioa birziklatzea eskatzen die udaleko arduradunek herritarrei «bermeotar guztion konpromisoa baita herria eta ingurumena zaintzea».